Lignito
Lignitoa edo ikatz arrea zohikatzaren eta harrikatz bituminosoaren arteko ezaugarriak dituen harrikatz mota da. Horitik arre ilunera (gutxitan beltza) bitarteko kolorea izaten du, %60-70 bitarteko karbono-edukia eta 17 MJ/kg inguruko berotze-ahalmena[1]. Munduko ekoizle handienak Alemania, Txina, Errusia, Australia, AEB, Turkia, Polonia, Grezia, Txekia, India, Serbia eta Txina dira. Zentral termikoetan, argindarra sortzeko, eta berokuntzan erabiltzen da.
Ekoizpena
Herrialdea | 2011[2] | 2012[3] |
---|---|---|
Alemania | 176,5 | 185 |
Txina | 136,3 | daturik gabe |
Errusia | 77,6 | 78 |
Australia | 65,7 | 73 |
AEB | 67,7 | 72 |
Turkia | 70 | 66 |
Polonia | 62,9 | 64 |
Grezia | 58,8 | 62 |
Indonesia | 51,3 | daturik gabe |
Txekia | 46,8 | 43 |
India | 43,1 | 43 |
Serbia | 40,3 | 38 |
Mundu osoan | 1.069,8 | daturik gabe |
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q156267
- Multimedia: Lignite / Q156267