Leon Bilbao
Leon Bilbao | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Artea, 1916ko abenduaren 19a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Artea, 1990eko azaroaren 18a (73 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria eta musika instrumentuen egilea |
Musika instrumentua | Alboka |
Leon Bilbao Ibarretxe (Artea, 1916ko abenduaren 19a- ibidem 1990eko azaroaren 18a) euskal albokaria izan zen.
Biografia
Arratiako Presalde baserrian jaio zen, eta Artean bizi izan zen. Hamabi urte zituela erakutsi zion bere aita Jose Marik alboka jotzen. Jotzeaz gain albokagile trebea zen Leon[2]. Maurizia Aldeiturriaga pandero-jotzailearekin eta Bonifazio Arandia Fasio trikitilariarekin batera jotzen zuen maiz[3], eta hainbat diskoren grabaketan parte hartu zuen. Leon Bilbao eta Silbestre Elezkano Txilibrin azken euskal albokari tradizionalak izan ziren.
1990. urtean hil zen Artean, Erandioko artisau feriara zihoala[4].
Argitaratutako diskografia
- Leon, Maurizia, Fasio eta Basilio - Alboka eta Trikitixa (1998)
- Euskal Herriko Soinu Tresnak, Juan Mari Beltran (1985)
Erreferentziak
- ↑ «Aitonarentzat denbora-galtzea zen alboka - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-06).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Gojenola Onaindia, Manu. Alboka eta albokariak. Eusko Ikaskuntza.
- ↑ Intxaurraga, Agurtzane. Bidegileak: Maurizia Iturriaga (1904-1988). Eusko Jaurlaritza, 15 or. ISBN 84-457-2458-4..
- ↑ www.argia.com: Biografia
- Datuak: Q12262184