Leintz Arizmendi Futbol Taldea
Sorrera | 2017 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia | Mojategi (Arrasate) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Esti Loiti "Titu" | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Gipuzkoako Erregionala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 15.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||
Leintz Arizmendi Futbol Taldea edo Debagoiena Bailara Leintz Bailarako emakumezkoen futbol talde bat da Euskal Ligan jokatzen ari dena.
Historia
2017an Arizmendi Futbol Taldeak (Arrasate-Aretxabaleta) Euskal Ligara igotzea lortu zuen eta denboraldi berrirako Aretxabaleta Kirol Elkarteak eta Arrasateko Futbol Taldeak bat egin zuten proiektuarekin. Leintz Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasateko neskak batzen ditu proiektu berriak[1].
2017-18 denboraldian taularen erdialdean gelditu bazen ere mailari uko egitea erabaki du[2] eta Gipuzkoako erregionalera itzuli zen. 2019an Aloña Mendi talde oñatiarra batu zen proiektura.
2020an berriz igo zen Euskal Ligara. Hurrengo denboraldian aurreneko partidua jokatzeari uko egin zion COVID-19 pandemia egoeran segurtasun nahikorik ez zegoela iritzita. Zigortua izan zen orduan eta Federazioak ligan jarraitzeko debekua ezartzeaz gain mailaz jeitsiarazi zuen taldea, eta hurrengo denbraldian berriz igotzea ere debekatu zien[3]. Ordutik Gipuzkoako erregionalean dabil.
2023an Arrasatek proiektua uztea erabaki zuen eta 2023-24 denboraldirako bere talde propioa ateratzea. Leitz Arizmendi taldeak Arizmendi, Aretxabaleta eta Aloña Mendirekin jarraituko du aurrera[4].
Ibilbidea
Urtea | Maila | Postua |
---|---|---|
2012-13 | Euskal Liga | 12.a (jeitsi) |
2013-14 | Gipuzkoako Erregionala | 2.a |
2014-15 | Gipuzkoako Erregionala | 2.a |
2015-16 | Gipuzkoako Erregionala | 2.a |
2016-17 | Gipuzkoako Erregionala | 1.a (igo) |
2017-18 | Euskal Liga | 10.a |
2018-19 | Gipuzkoako Erregionala | 4.a |
2019-20 | Gipuzkoako Erregionala | 1.a (igo) |
2020-21 | Euskal Liga | erretiratua |
2021-22 | Gipuzkoako Erregionala | 5.a |
2022-23 | Gipuzkoako Erregionala | 7.a |
2023-24 | Gipuzkoako Erregionala | 15.a |
Erreferentziak
- ↑ Leintz Arizmendi Futbol Taldea sortu da, emakumezkoen futbolaren mesedetan — TUlankide MONDRAGON. (Noiz kontsultatua: 2017-11-01).
- ↑ «Leintz Arizmendik Euskal Ligan jarraitzeari uko egin dio» https://goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
- ↑ GARATE, Ion. (2020-11-13). «Federazioak gogor zigortu du Leintz Arizmendi pandemia garaian jokatzeari uko egiteagatik.» irratia.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-13).
- ↑ «Mondrak Leintz Arizmendi proiektutik irten eta talde propioak izatea erabaki du - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).
Kanpo estekak
- Datuak: Q61362168