Laura Puigdueta
| Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Laura Puigdueta | |
---|---|
(2014) Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Caldes de Montbui, 1995eko uztailaren 30a (29 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | rink hockey player (en) eta optometrist (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Laura Puigdueta i Carrera (Caldes de Montbui, 1995eko uztailaren 30a) patinezko hockey jokalari kataluniarra da. Hockeyzko entrenatzailearen lana ere garatu eban.
2010eko hamarkadan, baita aktore bikoitza “Les del hockey[1]” telesailean. Hockeya egitea arren, optometrista lana ere egiten dau.
Biografia
1995eko uztailaren 30a[2] jaio zan Caldes de Montbui herrian (Vallesanan), eta patinen hockeya egiten hasi zan “Club Hoquei Caldesen[3]” (10 edo 11 urte eukazanean) baina gero “Hoquei Club Palau de Plegamans[4]” izeneko talde batera joan zan, bere adineko neskeekin jolasteko[5]. 3 urte eukazala, bere aitaren kirol horrekiko zaletasunari esker, (atezaina zalako) hockeya jolasten hasi zan[6]. 12 edo 13 urte eukazanean, senior taldeen aurka jokatu egiten eban, Kataluniako Bigarren Mailan hasi ziran eta 16 urterekin bera eta bere taldea OK Ligara igo ziran[5].
Kirol ibilbidea
Klub honetan azkar iritsi ziran arrakastak, 2014/15 denboraldian, Espainiako lehen liga irabazi eban. Lau denboraldi geroago, 2018/19 denboraldian, titulua altxatzeaz gain, emakumezkoen OK Ligako jokalari onenaren saria jaso eban[7].
Selekzioen mailan, hainbat aldiz deitu eben lehiaketa kontinentalak jokatzeko, lehena 15 urte eukazanean izan zan. Mundu mailan, 3 Munduko Txapelketa jarraian irabazi eban, lehena 2016an[8], eta hurrengoak 2017an Nankinen eta 2019an Bartzelonan.
Lorpenak
Klubezkoak:
- Emakumezkoen patin hockeyko Europako Liga 1: 2020-21[9]
- Emakumeen hockeyko 3 Liga espainiar: 2014-15, 2018-19, 2020-21 [10]
- Emakumezkoen Kataluniako patin hockey liga 1: 2020-21[11]
Espainiako selekzioa:
- Urrezko domina emakumezkoen patinetako hockeyko Munduko Txapelketan: 2016, 2017, 2019 [12]
- Silarrezko domina emakumezkoen patinetako hockeyko Munduko Txapelketan: 2012 [12]
- Urrezko domina Europako emakumezkoen hockey txapelketan: 2013, 2015, 2018 [13]
Banakakoa:
- Emakumezkoen OK Ligako jokalari onena: 2018-19
Lankidetza
Laura Puigdueta i Carrerak, bere lagunekin batera, kolaborazioak egin dabez, Laura Puigduetak, adibidez, stick baten eta patin batzuen lankidetza egin dauz.
Eztabaida
Batzuentzako, Laura Puigdueta i Carrera, Munduko onenetarikoak da[14] eta umeentzako erreferentea da[5]baina beste batzuen ikuspuntutik bera baino hobeagoak dagozan pertsonak dagozala.
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Les de l'hoquei. 2022-03-23 (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Laura Puigdueta :: Laura Puigdueta Carrera :: Palau i Plegamans» www.ceroacero.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) Club Hoquei Caldes. 2021-10-07 (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
- ↑ (Katalanez) Hoquei Club Palau de Plegamans. 2022-05-27 (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
- ↑ a b c (Katalanez) Compañón, Aitor. (2022-05-06). «Laura Puigdueta: "Érem al no-res i ara sóm campiones d'Europa"» Fosbury (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
- ↑ (Katalanez) «“Els clubs que tenen equip masculí sempre li donen més suport que al femení”» El Temps (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
- ↑ (Katalanez) A.C. «Pau Bargalló i Laura Puigdueta són els MVP de l'OK Lliga - 03 juny 2019» L'Esportiu de Catalunya (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
- ↑ «Laura Puigdueta: “Des de petita somniava a guanyar el Mundial”» el9nou.cat (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
- ↑ (Katalanez) Lliga europea d'hoquei sobre patins femenina. 2022-05-01 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- ↑ (Katalanez) Lliga espanyola d'hoquei sobre patins femenina. 2022-04-25 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- ↑ (Katalanez) Lliga catalana d'hoquei sobre patins femenina. 2021-10-31 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- ↑ a b (Katalanez) Campionat del Món d'hoquei sobre patins femení. 2021-09-24 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- ↑ (Katalanez) Campionat d'Europa d'hoquei sobre patins femení. 2022-01-05 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Expósito, José María. (2021-05-29). «Laura Puigdueta: de la cuna del Palau al trono del hockey» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).