Lapurdi Itsasegia
Lapurdi Itsasegia | |
---|---|
Euskal Herria | |
Donibane Lohitzune. | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Lapurdi |
Udalerriak | Azkaine, Bidarte, Biriatu, Donibane Lohizune, Getaria, Hendaia, Urruña eta Ziburu |
Herri handiena | Hendaia |
Geografia | |
Koordenatuak | |
Azalera | 128,87 km² |
Demografia | |
Dentsitatea | ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km² |
Lapurdi Itsasegia Lapurdiko eskualdea da, lurraldearen mendebaldean kokaturik dagoena. 50.000 biztanle inguru ditu, zortzi udalerrik eta bi kantonamenduk osatzen dute eta Donibane Lohizune herririk populatuena da. Lapurdiko kostaldea hartzen du Hendaiatik Bidarteraino (Urruña, Ziburu, Donibane Lohizune, eta Getaria tartean), baita Xoldo eta Larhun mendiak hartzen dituzten Biriatu eta Azkaine ere.
Geografia
Mugakideak
- Baiona-Angelu-Biarritz iparraldean
- Lapurdi Erdialdea ekialdean
- Lapurdi Garaia hego-ekialdean
- Kantauri itsasoa mendebaldean
- Bidasoaldea (Gipuzkoa) hego-mendebaldean
- Nafarroa Garaia hegoaldean.
Inguru naturala
Kostaldekoa izanda, eskualdeak Lapurdiko hondartza ezagunak biltzen ditu. Halaber, herrialdeko bigarren mendirik altuena den Larrun (905 m) ingurune honetan dago kokatuta.
Udalerriak
Ondoko zortzi udalerriek osatzen dute eskualdea:
- Azkaine: 3.097 biztanle (1999).
- Bidarte: 4.670 bz.
- Biriatu: 831 bz.
- Donibane Lohizune: 13.247 bz.
- Getaria: 1.284 bz.
- Hendaia: 15.976 bz.
- Urruña: 7.043 bz.
- Ziburu: 6.283 bz.
Kantonamenduak
- Donibane Lohizuneko Kantonamendua: Donibane Lohizune, Azkaine, Bidarte eta Getaria.
- Hendaiako Kantonamendua: Hendaia, Urruña, Ziburu eta Biriatu.
Ikus, gainera
- i
- e
- a
Lapurdiko eskualdeak | ||
---|---|---|
Euskal Kosta-Aturri • Lapurdi Beherea • Lapurdi Ekialdea • Lapurdi Erdialdea • Lapurdi Garaia • Lapurdi Itsasegia |
Kanpo estekak
- Datuak: Q3573803