Lambic
Lambic | |
---|---|
Jatorria | Belgika |
Legamia mota | Hartzidura espontaneoa |
Alkohol-graduazioa | %2–8 |
Kolorea | Hori argitik urre-kolore bizira. Gorria fruituekin egiten denean. |
Malta portzentajea | %66 |
Lambic garagardo mota bat da, nagusiki Bruselan eta haren inguruko eskualdean ekoizten dena. Berezko hartziduraren bidez egiten da, alegia, inguruneko eguratsean dauden legamiek eragiten dute hartzitzea.[1] Arrazoi horregatik, zapore garratz nabarmena du. 86 mikroorganismo baino gehiago identifikatu dira lambic garagardoan, horien artean Brettanomyces bruxellensis eta Brettanomyces lambicus.
Izena
Garagardo mota honen aipamenik zaharrena 1794koa da, "allambique" izenarekin. 1811ko iragarki batean "lambicq" deitzen zaio, eta "alambic" 1817ko eta 1829ko aipamenetan. Ziur asko alanbikeari egiten dio erreferentzia, ekoizpen-prozesuan destilagailurik erabiltzen ez den arren. Beste batzuen iritziz, Halle udalerriko Lembeek herriaren izenetik letorke.[2][3]
Motak
Jarraian agertzen diren barietate guztiek ez dute Adierazpen Geografiko Babestua:
- Lambic berezkoa.
- Gueuze
- Mars
- Faro
- Kriek
- Fruit
Belgikako lambic garagardotegiak
- Belle-Vue garagardotegia, InBevena (Brusela)
- Boon (gozoa eta tradizionala) (Lembeek)
- Brasserie Cantillon (tradizionala) (Brusela)
- De Keersmaeker, Scottish & Newcastlena, ezagunagoa bere Mort Subite markagatik (Kobbegem)
- De Troch, Chapeau lambicak ere ekoizten dituena (Wambeek)
- 3 Fonteinen (Beersel)
- Girardin (St. Ulriks-Kapelle)
- Lindemans garagardotegia (Vlezenbeek)
- Oud Beersel (berriki berrirekia), orain Frank Boonek egina (Beersel)
- Timmermans (Itterbeek)
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q526314
- Multimedia: Lambic beers / Q526314