László Nemes
László Nemes | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Nemes Jeles László |
Jaiotza | Budapest, 1977ko otsailaren 18a (47 urte) |
Herrialdea | Hungaria |
Familia | |
Aita | András Jeles |
Hezkuntza | |
Heziketa | New Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arte-Eskola baliorik ez) Parisko Ikasketa Politikoetako Institutua |
Hizkuntzak | hungariera frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria eta errealizadorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
ww35.laszlonemes.com | |
László Nemes (Budapest, 1977ko otsailaren 18a) hungariar idazle eta zinegilea da. András Jeles zinema zuzendariaren semea da[1], bestaldetik, bere amaren familia Nazismo garaian kontzentrazio kanpoetan desagertu zen. Hamabi urte zituela bere amarekin Frantziara joan zen bizitzera eta Parisen hezi zen. Bertan, Historia, Harreman Internazionalak eta Gidoigintza ikasi zituen Institut d'Études Politiques ikastetxean ezin izan zuelako Zinema Eskolara joan[2]. Hogeitasei urterekin Budapestera bueltatu zen eta bertan laburmetraiak egiten hasi zen Mátyás Erdély argazki zuzendaria eta Tamás Zányi soinu diseinatzailearekin. Hauekin bere lehen laburmetrai ezaguna bukatu zuen 35mm Türelem (2007). New Yorkeko Artes Tisch unibertsitatean Zine Zuzendaritza ikasketak hasi zituen, baina, urtebetea bukatu baino lehen ikasketak utzi zituen gustoko ez zituelako. Honen ondoren, Béla Tarr zinegilearen laguntzailea izan zen laburmetraien zuzendaritzan. 2007ko irailean bere lehen laburmetraia aurkeztu zen Veneziako Zine Internazional Festibalean. 2008ko abenduan European Film Awards festibalean “laburmetrai hoberenaren” sarian nominatua izan zen. 2015ean El hijo de Saúl berak zuzendutako lehenengo luzemetraia Canneseko Zinemaldian aurkeztu zuen eta sekulako arrakasta lortu zuen.
Filmografia [3]
Zuzendaria eta gidoilaria
- Atardecer (Luzemetraia - 2018)
- El hijo de Saúl (Luzemetraia - 2015)
- The Gentleman Takes His Leave (Laburmetraia - 2010)
- The Counterpart (Laburmetraia - 2008)
- Türelem (Laburmetraia - 2007)
- Arrivals (Laburmetraia - 1999)
Zuzendari laguntzailea
- El hombre de Londres (2007)
- Before Dawn (2005)
- Visions of Europe (2004)
- Une vie en l'air (2004)
Aktorea
- Zero (2015)
Casting zuzendaria
- Türelem (2007)
Ekoizlea
- The Gentleman Takes His Leave (2010)
Sariak eta nominazioak
Saria | Kategoria | Pelikula | Emaitza |
---|---|---|---|
Magyar Filmszemle | Laburmetrai hoberena | Türelem | Irabazlea |
Zinebi Bilbo | Mikeldi saria | Türelem | Irabazlea |
Lisboako Zinema Independente Festibala | Onda Curta saria | Türelem | Irabazlea |
Odenseko Nazioarteko Zinema Festibala | Nazioarteko laburmetrai onena | Türelem | Irabazlea |
DaKINO | Grand Pix - Epaimahaiaren saria | The Counterpart | Irabazlea |
Oscar Sariak | Nazioarteko film onena | Saul fia | Irabazlea |
Oscar Sariak | Ingelesez besteko film onenaren Oscar saria[4] | Saul fia | Irabazlea |
Urrezko Globoak | Nazioarteko film onena | Saul fia | Irabazlea |
BAFTA Sariak | Nazioarteko film onena | Saul fia | Irabazlea |
Cannesko Zinemaldia | Grand Pix - Epaimahaiaren saria[5] | Saul fia | Irabazlea |
Kossuth Saria | Hungariako artista errekonozimendua | Saul fia | Irabazlea |
Goya Sariak | Europar film onena | Saul fia | Nominatua |
Erreferentziak
- ↑ (Hungarieraz) «Ott egy magyar a világ legjobbjai között» https://www.origo.hu/ (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
- ↑ Nemes, László. Filmin (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
- ↑ «László Nemes» IMDb (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
- ↑ (Ingelesez) McNary, Dave; McNary, Dave. (2016-02-29). «‘Son of Saul’ Wins Hungary’s Second Oscar for Best Foreign Language Film» Variety (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
- ↑ (Ingelesez) Badt, Karin; Cinema, ContributorAssociate Professor of; Group, Theater at the University of Paris 8; member of the TransCrit Research. (2015-06-10). «Cannes Grand Prix Winner "Son of Saul": A Critical Review» HuffPost (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
Kanpo estekak
- Cannes Zinemaldiaren webgune ofiziala
- Oscar sarien webgune ofiziala
- BAFTA sarien webgune ofiziala
- Urrezko Globo sariak webgune ofiziala
- Zinebi webgune ofiziala
- Datuak: Q6495014
- Multimedia: László Nemes Jeles / Q6495014