Kremailera-tren
Kremailera-tren[1] esaten zaio burdinbide mota jakin bati, zeinean trena trenbideari mekanikoki akoplatzen zaion kremaileradun hirugarren errail baten bidez.
Aplikazioak
Aipatutako disposaketak ahalbidetzen du aldapa handiko guneetan erabiltzea, %8 baino gehiagokoak,[2] eta zeinetan gurpil eta errailak itsaspen bidez funtzionatzea ezinezkoa den, marruskadura faltagatik.
Oro har mendi-trenetan erabiltzen da, turistentzako lineetan eta baita errusiar mendietan hasierako igoeran eta bestelako igoera handietan.
Asmakuntza
1812an John Blenkinsop ingeniari ingelesak lokomotor batentzako kremailera trenbideak eraiki zituen. Geroago, 1862an Niklaus Riggenbach mekaniko suitzarrak kremailera hirugarren errail batean jarri zuen.[2]
Engranaje sistemak
Engranaje sistema ezberdinak esistitzen dira. Ezagunenak hurrengoak dira: Marsh, Riggenbach, Strub, Abt, Locher eta Lamella (von Roll izenez ere ezaguna).
Gaur egun kremailera-tren gehienek Abt sistema erabiltzen dute.
Erreferentziak
- ↑ Euskalterm: [Kontsulta-fitxak] [1999]
- ↑ a b El Ferrocarril
Ikus, gainera
- Larrungo tren ttipia
- Montserrateko kremailera-trena
- Núriako kremailera-trena
- Funikular
Kanpo estekak
- Datuak: Q378445
- Multimedia: Rack rail transport / Q378445