Kefir-ur

Kefir-ur Kefir-esnearen propietate oso antzekoak dituen edaria da. Kefir-esnea egiteko erabiltzen diren aleen oso antzekoak diren beste ale batzuk erabiltzen dira: Ur-kefir aleak.

Limonada baten antzeko zaporea du, baina trinkoagoa da.

Prestakuntza

Osagaiak:

  • 1 litro ur.
  • 3 koilarakada ur-kefir.
  • 3 koilarakada azukre.
  • Mahaspasa edo piku lehor bat.
  • Limoi erdia

Osagai guztiak beirazko ontzi batean ipini eta itxirik mantentzea komeni da. Ontzia kortxo batekin ixten badugu burbuila gehiago sortuko dira.

Hartzidura epea 2 edo 3 egun artekoa da, tenperaturaren araberakoa. Denbora hori igaro ondoren limoiari ura atera, piku edo mahaspasa kendu eta edateko prest egongo da.

Berriz ere kefir-ura prestatu aurretik ontzia eta kefir aleak garbitu behar dira komeni da.

Ikus, gainera

  • Kefir
  • Ur-Kefir
  • Kefir-esne


Kanpo estekak

  • (Ingelesez) (Gaztelaniaz) (Katalanez) Companyia Pipirimosca Kefir-urari buruzko informazio orokorra.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12261405
  • Wd Datuak: Q12261405