Kartograma
Kartograma mapa batean oinarritzen den datu diagrama da. Bi motako kartogramak era daitezke: kartograma morfikoak eta kartograma anamorfikoak.
Kartograma morfikoak
Kartograma morfikoek mapako herrialde, lurralde edo eskualdeetako muga errealak errespetatu egiten dituzte eta irudikatu nahi diren datuak kolorez edo mugen barnean kokatutako diagrama baten bitartez irudikatzen da.
Kartograma anamorfikoak
Kartograma anamorfikoetan lurraldearen itxura (azalera edo beste lurraldeetarako distantzia) aldatu egiten da, irudikatu nahi den datuaren zenbatekora egokituz. Aldi berean, kolorez edo artekatutako diagrama batez beste aldagairen bat ere adieraz daiteke.
Kartograma anamorfikoetan bi motako kartogramak bereiz ditzakegu: azalerazko kartogramak, non lurraldearen azalera aldatzen den, azaldu nahi den datuaren arabera; eta distantzia kartogramak, non aldatzen dena beste lurraldeetarako distantzia bisual edo ikusizkoa den.
Kanpo estekak
- Datuak: Q352416