Karla Faye Tucker
Karla Faye Tucker | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Houston, 1959ko azaroaren 18a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Huntsville, 1998ko otsailaren 3a (38 urte) |
Hobiratze lekua | Houston Park (en) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: Injekzio hilgarria |
Jarduerak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasuna |
Karla Faye Tucker (Houston, Texas, AEB, 1959ko azaroaren 18a - Huntsville, Texas, AEB, 1998ko otsailaren 3a) Texasko estatuan hilketagatik heriotza zigorrera kondenatua eta hamalau urte geroago, 1998an, gauzatu zen heriotza. Amerikako Estatu Batuetan exekutatu zuten lehen emakumea izan zen Velma Barfield exekutatu zutenetik (1984), eta Texasen lehena, Josefa "Chipita" Rodriguez exekutatu zutenetik (1863). Emakume izateagatik eta kristautasunera bihurtzeagatik, Estatu Batuetan mugimendu bat inspiratu zuen, Tuckerren heriotza-kondenaren ordez biziarteko kartzela zigorra jartzea defendatzen zuena. Mugimendu hori nazioartera ere iritsi zen.
Biografia
Karla Tucker Houstonen jaio zen, Texasen. Hiru ahizpen artean gazteena zen. Aita Larry zamaketaria zen Mexikoko golkoan. Karlak hamar urte zituenean, gurasoak dibortziatu egin ziren, eta dibortzio-prozeduran, Karlak uste izan zuen gurasoak beraren erruz banandu zirela. 12 urterekin drogak kontsumitzen zituen. 14 urterekin ikastetxetik bota zutenean, Carolyn amari jarraitu zion rock-talde batean, prostituzioan arituta. Hainbat talderekin bidaiatu zuen, besteak beste, The Allman Brothers Band, The Marshall Tucker Band eta Eagles. 16 urterekin Stephen Griffithekin ezkondu zen eta handik gutxira dibortziatu.
Karla Faye Tucker erabat drogatuta agertu zen epaiketan, eta, horregatik, epaiketa bertan behera uzteko zorian egon zen. Drogen eraginez, Karlak esan zuen sexu-plazera sentitu zuela hiltzean.[1]
Birgaipena
Kartzelan urte batzuk eman ondoren, birgaitu egin zen. Dana Lane Brown erretorearekin ezkondu zen, eta drogen aurkako hainbat hitzaldi eman zituen. Batzuetan, drogazaleek bisita egin zioten, drogazaletasunaren menpekotasunaren aurka egiten konbentzitzeko. Drogazale horietako asko sendatu egin ziren, eta horregatik uste da Karlak hil zituen pertsonak baino bizitza gehiago salbatu zituela.
Krimenak
1983ko ekainaren 11n, Tucker eta haren lagunak, droga eta alkohol ugari kontsumitu ondoren, 27 urteko Jerry Lyan Deaniri lapurtzea pentsatu zuten. Deanek ikusi egin zituen, horregatik Karlak odol hotzean hil zuen, piketa batekin sastakatu ondoren. 32 urteko Deborah Thornton Deanen neska-laguna ere hil zuen. Mountain View unitateak Texasko emakumeentzako estatu-heriotzaren duen korridorean eman zituen urte asko.
Exekuzioa
Estatuko eta nazioarteko presioa izan arren, Huntsvilleko Texasko Estatuko Espetxean hil zuten Karla, injekzio hilgarri baten bidez, 1998ko otsailaren 3an, asteartean, 6:45ean. Forest Park Cemetery de Houston-en lurperatuta dago.[2]
Aintzatespenak
Karla Tuckerri buruzko kantak
- The Tomorrowpeople (1999). "America's Deathrow Sweetheart" (Gibson/Powerchurch) Marijuana Beach [Olivia Records] albumean
- Indigo Girls (1999). "Faye Tucker" (Ray) Come on Now Social [Epic Records] albumean
- Richard Dobson (1999). "Ballad of Chipita and Karla Faye" (Richard Dobson) Global Village Garage [R&T Musikproduktion] albumean
- Mary Gauthier (2001). "Karla Faye" (Mary Gauthier/Krit Harmon) Drag Queens in Limousines [Munich Records BV] albumean
- David Knopfler (2002). "Karla Faye" (David Knopfler) Wishbones albumean [Paris Records/Edel GmbH/Koch Entertainment]
Zinema eta telebista
- A Question of Mercy: The Karla Faye Tucker Story (1998), Rob Feldmanek zuzendutako telebistako dokumentala.[3]
- Dead Woman Walking: The Karla Faye Tucker Story (1999), Seriea: Justicia Americana (atala)[4]
- Crossed Over (2002), Jennifer Jason Leigh eta Diane Keatonekin egindako filma.[5]
- Karla Faye Tucker: Forevermore (2004), Helen Gibsonek zuzendutako filma.[6]
Web orriak
- Facebookeko fan taldea (remembering Karla Faye Tucker).[7]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Clarín egunkaria
- "Heriotza-zigorra" Mundu arteko Institutua
- Datuak: Q436419