Pierre-Jules Renard edo Jules Renard (Châlons-du-Maine, Mayenne, Frantzia; 1864ko otsailaren 22a - Paris, Frantzia – 1910eko maiatzaren 22a) Goncourt Akademiako kide izan zen idazle frantziarra. Mercure de France-ko sortzaileetako bat. Literatur eta drama kritikoa, kontalari eta poeta.
Bizitza
Neversen eta Parisen egin zituen ikasketak; Mercure de France aldizkariaren sortzaileetariko bat izan zen 1890ean. Eleberriak eta antzerkirako obrak idatzi zituen batik bat, eta 1935. urtean argitaratu zen 1887-1910 urteetan idatzi zuen Egunkaria.
Lanak
- L´écornifleur (1892, Bizkarroia),
- Le vigneron dans sa vigne (1894, Mahats biltzailea bere mahastian),
- Poil de carotte (1894, Ile gorria),
- Histoires naturelles (1896, Historia arruntak),
- Bucoliques (1898, Bukolikoak),
- Le plaisir de rompre (1897, Apurtzearen gozamena),
- Le pain de ménage (1898, Ezkontideen ogia).
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jules Renard ![Aldatu lotura Wikidatan](//upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/63/Arbcom_ru_editing.svg/12px-Arbcom_ru_editing.svg.png) |
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Jules Renard |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.