Juan Lopez de Uralde
Juan Lopez de Uralde | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Irudi gehiago | |||||||||
2019ko abenduaren 3a - Barrutia: Araba Hautetsia: 2019ko azaroko Diputatuen Kongresuko hauteskunde orokorrak, Q69822811
2019ko maiatzaren 10a - 2019ko irailaren 24a Barrutia: Araba Hautetsia: 2019ko apirileko Espainiako hauteskunde orokorrak
2016ko uztailaren 11 - 2019ko martxoaren 5a Barrutia: Araba Hautetsia: Elections to the Congreso de los Diputados in 2016 (en)
2015eko abenduaren 30a - 2016ko maiatzaren 3a Barrutia: Araba Hautetsia: Elections to the Congreso de los Diputados in 2015 (en) | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Juan Antonio López de Uralde Garmendia | ||||||||
Jaiotza | Donostia, 1963ko irailaren 8a (61 urte) | ||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria eta ekintzaile ekologista | ||||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Verdes Equo Elkarrekin Ahal Dugu Aliantza Berdea | ||||||||
juantxo.org | |||||||||
Juan Jose Lopez de Uralde Garmendia (Donostia, Gipuzkoa, 1963ko irailaren 8a) ekintzaile ekologista da. 2001 eta 2010 artean Greenpeaceren Espainiako zuzendaria izan zen. Ingeniaritza agronomoa ikasketak burutu zituen Madrilen. Euskaraz eta gaztelaniaz gain, ingelesez eta frantsesez ere badaki. Aliantza Berdea alderdi ekosozialistaren koordinadorea da gaur egun, Elkarrekin Ahal Dugu koalizioaren barnean. Kongresuko diputatua bada ere Arabako hautesbarrutitik eta ganberako Trantsizio Ekologiko batzordea zuzentzen du.
2009ko abenduaren 18an, Kopenhageko Klima Aldaketaren Aurkako Goi-Bileran zehar, Juan Lopez de Uralde eta Greenpeaceko beste bi ekintzaile atxilotuak izan ziren, Danimarkako erregina buru zuen nazioarteko agintarien afarian sartzeagatik eta pankarta bat erakusteagatik. Hori dela eta, 2010eko urtarrilaren 7ra arteko badaezpadako kartzela zigorra ezarri zieten klima aldaketari buruzko biltzarreko afarian modu ilegalean sartu izana egotzita.[1]
2010eko urtarrilaren 6an Danimarkak Greenpeaceko hiru kideak aske utzi zituen. 2011. urtetik aurrera Equo alderdi ekologistako bozeramailea da.
Erreferentziak
- ↑ Juan Lopez Uralderen aurkako "badaezpadako" kartzela zigorra (berria.info)[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Lopez de Uralde |
- Elkarrizketa Juan Lopez de Uralderi Argia astekarian.
- Datuak: Q3324701
- Multimedia: Juantxo López de Uralde / Q3324701