Josune Escota Bisbal
Josune Escota Bisbal | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
2023ko uztailaren 10a - Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
2023 - Hautetsia: 2023 Spanish local elections (en)
2019 - 2023 Hautetsia: 2019ko Espainiako udal hauteskundeak | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Durango, 1970 (53/54 urte) | ||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea 1993) lizentzia : zuzenbide Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa master | ||||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | abokatua | ||||||
Kidetza | Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea | ||||||
Josune Escota Bisbal (Durango, Bizkaia, 1970) abokatua da. Familia-espezializazioa du, genero-indarkeria eta gatazken kudeaketan. 2023ko ekainaren 17tik Durangoko Udaleko 3. Alkateordea da Euzko Alderdi Jeltzaletik eta bozeramailea.[1] 2023ko uztailean Eusko Legebiltzarreko kide izendatu zuten eta legegintzaldi honen amaierara arte legebiltzarkide lana egiteko kredentzialak jaso zituen.[2]
Biografia
Familia abertzalean jaio zen Josune Escota. Aitite gudaria izan zen Arana Goiri batailoian. Zuzenbidean lizentziatu zen eta masterrak egin ditu Lankidetza eta Ekonomia Sozialean eta Gatazken Kudeaketa Integralean eta Elkarbizitzaren Sustapenean. Bere bokazioa pertsonei laguntzea da eta zuzenbidea da helburu hori betetzeko erabiltzen duen tresna.
Nire lanbidea betidanik ulertu dut horrela eta nire ibilbide profesionala helburu horretara egon da bideratuta.[3]
Ikasketak
- 1988-1993: Zuzenbidean lizentziaduna, Deustuko Unibertsitatean 1988-1993 promozioa. Zuzenbide-fakultatean.
- Ikasketa kooperatiboetako graduondoko titulua. Deustuko Unibertsitatea. 1992-1993ko promozioa. "Pedro Ibarreche" Praktika Juridikoko Eskola 2 urteko iraupena. 1999-1.995; horrela, NAES Titulua (Abokatutzarako Gaitasun Diploma) 1995eko ekaina.
- Gatazken kudeaketa integralari eta bizikidetzaren sustapenari buruzko masterra. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 2009-2010 ikasturtea
- Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuan abokatu gisa etenik gabe kolegiatu zen 1994ko ekainaren 30etik.
Lan esperientzia
2004tik aurrera diziplina anitzeko abokatu titularra da. Abokatu lan egiten du eta bitartekari gisa jardun ohi du familia esparruan eta genero indarkeria kasuetan zein enpresetan. Hainbat urtetan Durangoko Merindadearen Mankomunitateko Emakumearentzako Orientazio Juridikoko Zerbitzuko letradua izan zen.[3]
Ibilbide politikoa
2019ko udal hauteskundeetan, zinegotzi aukeratu zuten Durangoko Udalean, baita eskualdeko Mankomunitateko Antolakuntza batzordeko lehendakari ere. 2023ko ekainaren 17tik Durangoko Udaleko 3. Alkateordea da eta bozeramailea da Euzko Alderdi Jeltzaletik.[1] 2023ko uztailean Eusko Legebiltzarreko kide izendatu zuten eta legegintzaldi honen amaierara arte legebiltzarkide lana egiteko kredentzialak jaso zituen.[4][5][6]
Erreferentziak
- ↑ a b Josune Escota. .
- ↑ Batzar, Euzkadi Buru. «JOSUNE ESCOTA EUSKO LEGEBILTZARREKO KIDE IZANGO DA BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN IZENDAPEN BERRIEN ONDOREN» DURANGO (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
- ↑ a b Batzar, Euzkadi Buru. «Nuestros Parlamentarios Josune Escota Bisbal» Parlamento Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
- ↑ «Josune Escota legebiltzarkide ere izango da aurrerantzean - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
- ↑ «Josune Escota nueva parlamentaria tras los nombramientos de la Diputación | dotb Durangaldeko Telebista» dotb.eus 2023-07-10 (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
- ↑ DURANGON. (2023-07-10). «La teniente de alcalde Josune Escota será parlamentaria tras los nombramientos de la Diputación» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
Kanpo estekak
- Datuak: Q120636895