Jose Basterretxea
Jose Basterretxea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1911ko abenduaren 9a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Iruñea, 1996ko apirilaren 25a (84 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Izengoitia(k) | Oskillaso |
Jose Basterretxea Matoni (Madril (Espainia), 1911ko abenduaren 9a - Iruñea (Nafarroa), 1996ko apirilaren 25a) euskal idazlea, Oskillaso ere deitua.
Bibliografia
Madrilen jaioa izan arren, berehala eraman zuten Gernikara. Gero Zientzia Zehatzetako lizentziatura beretu zuen Madrilen bertan. 1936ko gerra hasi zenean, Agirre lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo ordezkari izendatu zuen. Gerra bukatutakoan, irakaskuntzari ekin zion, institutuko irakasle gisa eta Nafarroako Unibertsitatean jardunez, baita Vianako Printzea Erakundean ere. Euskaltzaindiko urgazlea, gehienbat Euskera eta Egan aldizkarietan argitaratu zituen bere lanak. Horien artean eleberriak, ipuinak, itzulpenak eta euskara gaitzat duten liburuak daude.
Lanak
Eleberria
- Kurloiak (1962, Itxaropena)
- Akatsbako gizonaren heriotza (1967, Egan)
- Gabeko atorra (1988, Ibaizabal)
- Euskaldunak Madrilen (2003, Labayru)
Itzulpena
- Mark Twainen Erregegaia eta eskekoa, ingelesetik itzulia
- Charles Dickensen David Copperfield, ingelesetik itzulia
Saiakera
- El libro negro del euskara (1984), euskara batuaren aurkako iritziak azaltzen dituen liburua.
Kanpo loturak
- Jose Basterretxea literaturaren zubitegian
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Datuak: Q12260599