Jose Antonio Campos
Jose Antonio Campos | |
---|---|
(2012) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Barakaldo, 1962ko maiatzaren 19a (62 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea eta politikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alkartasuna |
Jose Antonio Campos Granados, "Tontxu Campos", (Barakaldo, Bizkaia, 1962ko maiatzaren 19a) Eusko Alkartasunako politikaria da. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburu ohia da.
Ekonomia eta Enpresa-Zientzietan doktorea da Deustuko Unibertsitatean eta unibertsitateko irakasle izan da. 1990 eta 1991 urteetan, Barakaldoko Udaletxeko zinegotzia izan zen. Ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiako eta Eusko Jaurlaritzako hainbat kargutan aritu da, esaterako:
- 2005etik 2009ra bitartean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua izan zen.
- Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Aldundia (Bizkaiko Foru Aldundia, 2003-2005)
- Ekonomi Sustapen Aldundia (Bizkaiko Foru Aldundia, 1999-2003)
- Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Igurumen Saileko Zerbitzu Zuzendaritza (Eusko Jaurlaritza, 1995-1999)
- Barakaldoko Udaletxeko zinegotzia (1990-1991).
Gaur egun, Deusto Business School-eko irakaslea da Enpresen antolamendua, Marketina eta Ekintzailetza eta berrikuntza ikasgaietan.
Kanpo estekak
- Datuak: Q12260578
Aurrekoa Anjeles Iztueta | Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua 2005-2009 | Ondorengoa Isabel Zelaa |
Eusko Jaurlaritza (2005-2009) | ||
---|---|---|
Juan Jose Ibarretxe (Lehendakaritza) |