Jang Min-hee
Jang Min-hee | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Incheon, 1999ko apirilaren 5a (25 urte) |
Herrialdea | Hego Korea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Incheon National University (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkularia |
- Hau korear izena da, abizena Jang du.
Jang Min-hee (Hangul: 장민희; 1999ko apirilaren 5a) Hego Koreako emakume arkularia da,[1] eta taldeko urrea irabazi zuen Kang Chae-young eta An San bikotekideekin 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan.[2]
Incheon-go Unibertsitate Nazionalean ikasten du.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetako arku-tiroen ekitaldietako lehen egunean, emakumezkoen banakako sailkapeneko bigarren postuan sailkatu zen 677 puntu lortuz 72 gezirekin; horrekin, 72 gezirekin 673 puntuko marka zaharra gainditu zuen, baina bere herrikideak, An Sanek, 680 izango zituen guztira.
Bi egun geroago, urrezko domina irabazi zuen taldeko proban, Kang Chae-young eta An San herrikideekin batera.
Nazioarteko emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Kategoria |
2020 | Tokio Japonia | 01 ! | Taldeka |
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Jang Min-hee Olympedian
- Jang Min-hee World Archery-n
- Datuak: Q107619662