Ikazkin Trail

Ikazkin Trail
Antolatzailea Aretxabaleta Kirol Elkartea
Sorrera 2022
Tokia Aretxabaleta (Gipuzkoa)
Modalitatea mendi lasterketa
Distantzia 21 km
Garaipen gehien Gizonezkoak:
Euskal Herria Aitor Zunzunegi (1)
Euskal Herria David Rua (1)
Euskal Herria Gontzal Murgoitio (1)
Emakumezkoak:
Euskal Herria Ainara Urrutia (2)
Errekorrak Gizonezkoak:
1:49:28 (G. Murgoitio 2024)
Emakumezkoak:
2:06:03 (A. Urrutia, 2022)
Txapeldunak Gizonezkoak (2024):
Euskal Herria Gontzal Murgoitio
Emakumezkoak (2024):
Euskal Herria Garazi Abasolo


Ikazkin Trail Aretxabaletan jokatzen den mendi lasterketa da. 2022ko irailean izan zuen lehenengo ekitaldia. Aretxabaleta Kirol Elkarteak antolatzen du[1].

Ibilbidea

21 kilometrotako ibilbidea da eta lehenengo lau kilometrotan 900 metrotako desnibela gainditu behar da, Areantzatik zehar Kurtzebarriko tontorreraino (1.150m) iritsi arte. 200 metrotako harrizko ibilbidean Kargalekura iristen da eta ondoren Basobeltzen sartu. Bertan aritzen ziren ikazkinak lanean eta horrek ematen dio izena lasterketari. Handik Degurixa haranera joaten da[2].

Handik beheranzko bideari ekiten zaio eta Urkuluko uharka pasa ondoren herrian amaitzen da lasterketa.

2024an ibilbide laburra ere egin zen, 14 kilometroko luzera duena.

Palmaresa

Ibilbide luzea

Urtea Gizonezkoa Denbora Emakumezkoa Denbora
2022[3] Euskal Herria Aitor Zunzunegi 1:51:43 Euskal Herria Ainara Urrutia 2:06:03
2023[4] Euskal Herria David Rua 1:51:57 Euskal Herria Ainara Urrutia 2:12:21
2024[5] Euskal Herria Gontzal Murgoitio 1:49:28 Euskal Herria Garazi Abasolo 2:25:01

Ibilbide laburra

Urtea Gizonezkoa Denbora Emakumezkoa Denbora
2024 Euskal Herria Ibai Ormaetxea 1:19:29 Euskal Herria Olatz Salaberria 1:42:28

Erreferentziak

  1. «Ikazkin Trail mendi lasterketa - Aretxabaleta - 2022-09-10» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  2. @rockthesportES. «Ikazkin Trail» www.rockthesport.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  3. «Aitor Zunzunegi legorretarra eta Ainara Urrutia aretxabaletarra, Ikazkin Trailen onenak - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  4. «Ainara Urrutia eta David Rua garaile, Ikazkin Trailen bigarren edizioan - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).
  5. «Garazi Abasolo eta Gontzal Murgoitio nagusi III. Ikazkin Trailen - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q113884846
  • Wd Datuak: Q113884846