Hygrophorus pustulatus
Hygrophorus pustulatus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Irudi gehiago | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Hygrophoraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hygrophorus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hygrophorus pustulatus Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Agaricus pustulatus | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Hygrophorus pustulatus Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.
Deskribapena
Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, grisetik gris-arrexkara, erdian ilunagoa, puntutxo txiki beltzaxka-arre kolorekoekin apaindua, nabarmenagoak erdirantz, likatsu samarra, hasieran ganbila, gero laua, batzuetan titi antzekoarekin eta gainera hondoratua, ertza bihurgunetsua, mehea.
Orriak: Zuriak, edo zuri-gris kolorekoak, lodi samarrak, zabal, ondoan zainekin elkartuak, itsatsitik dekurrenteetara.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 3 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 0,8 cm bitarteko diametrokoa, zilindrikoa, okerra, zurixka, kolore distiratsukoa, gris-oliba antzeko-beltz koloreko pikorrekin.
Haragia: Zuria, zapore gozokoa, usaingabea.[1]
Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko “phoréo”-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Pustulatus epitetoa berriz latinetik dator, pustulaz estalita esan nahi duen “pustulatus” hitzetik.
Jangarritasuna
Jangarria.[2]
Nahasketa arriskua
Kolore grisaxka duten Hygrophorus-en taldekoa da.
Sasoia eta lekua
Irailean eta urrian. Taldeetan. Koniferoen basoetan.
Banaketa eremua
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Europa (batez Alpeak ere), Errusia, Himalaiako eremua.[3]
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 341 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Hygrophorus pustulatus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
- Datuak: Q76922
- Multimedia: Hygrophorus pustulatus / Q76922