Hiru olatuak
Hiru olatuak Euskal Herriko kostako kondaira ezaguna da, euskal mitologia eta kostaldeko portu txikietako etnografia uztartzen dituena. Kondairaren leku beste bertsio daude: batzuetan sorginak direla, bestetan lamiak direla.
Juan Benanzio Arakistainek 1866an argitaratu zuen lehendabizikoz, Tradiciones vasco-cántabras liburuan.[1]
Kondaira
Istorioan arrantzale gazte batek, sorginak edo lamiak begizkoa eginda, itsas zabalean zegoela hiru olatu erraldoiren oldarra jasan zuen. Hirugarrenak txalupa irenstera zihoanean, arrantzaleak -lagun batek ohartarazita- arpoia olatuaren bihotzera jaurti, ikaragarrizko oihu bat entzun, eta olatua gorri bihurtu zen. Orduan, txalupa ukitu gabe desagertu zen, eta kaira itzultzean sorgina zein izan zen ohartu zen.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q18695654
Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |