Hiroshimako gaztelua
Hiroshimako gaztelua | |
---|---|
広島城 | |
100 Fine Castles of Japan | |
Egunez Gauez Sarrera Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Hiroshima |
Izendaturiko hiria | Hiroshima |
Japoniako auzoa | Naka-ku |
Chōchō | Motomachi |
Koordenatuak | 34°24′10″N 132°27′33″E / 34.402728°N 132.459047°E / 34.402728; 132.459047 |
Historia eta erabilera | |
Berreraikuntza | 1958 |
Eraikuntza | 1589 - 1599 |
Suntsiketa | 1945eko abuztuaren 6a |
Berrikuntza | 1989 |
Jabea | Toyotomi Hideyoshi |
Erabilera | museoa |
Arkitektura | |
Materiala(k) | harria, Hormigoi armatua eta zurra |
Ordezkatzen du | Yoshida-Kōriyama Castle (en) |
Ondarea | |
Irekiera egunak | egunero egunero |
Kontaktua | |
Helbidea | 広島県広島市中区基町21-1 |
Webgune ofiziala | |
Hiroshimako gaztelua (japonieraz: 広島城, Hiroshima-jō?) Japoniako Hiroshima hirian kokatuta dagoen gaztelu japoniar bat da. XVI mende bukaerakoa zen baina 1945eko abuztuaren 6an jaurtitako bonba atomikoak suntsitu zuen eta gaur egungo eraikina 1958an altxatutakoa da.
Historia
Mōri Terumoto daimyoak Hiroshima 1589an fundatu zuen eta gaztelua eraiki zuen 1592 eta 1599 artean. Hasierako gaztelua egurrezkoa zen eta batez ere pinua erabili zuten egiteko. Mōri Terumotok gaztelu hartatik bederatzi probintzia gobernatzen zituen baina 1600ko Sekigaharako borroka galdu ondoren Tokugawa shogunerriaren esku gelditu zen eta hauek Fukushima Masanori ezarri zuten bertako gobernadore.
1619an uholdeak izan ziren Hiroshiman eta gaztelua kaltetua izan zen. Garai hartan debekaturik zegoen Tokugawatarren baimenik gabe gazteluak eraikitzea baina Masanorik gaztelua berreraikitzea erabaki zuen. Berehala kendu zuten kargutik eta Asano Nagaakira bihurtu zen daimyo berri. Bere leinuak gobernatu zuen Hiroshima harik eta 1868ko Meiji berrezarkuntzak sistema feudala desegin zuen arte.
Meiji enperadoreak funtzio militarra ezarri zion gazteluari eta 1894-95eko Txinaren aurkako gerra zen bitartean enperadorea bertan bizi izan zen. Aurrez esan bezala 1945ean bonba atomikoak suntsitu zuen eta 1958an berreraiki zen.
Egitura
Gazteluak bost solairu ditu eta 26'6 metrotako altuera. Oinarria harrizkoa du eta honek beste 12'4 metrotako altuera du lurretik hasita. Lautada baten erdian egonik hiru putzu ditu inguruan babes gisa. Gazteluaren lurraldearen barnean Hiroshima Gokoku santutegia ere badago, bonbaren leherketaren aurretik ordea eraikin gehiago zeuden.
Iruditegia
- Gaztelua eta lorategia.
- Ninon-maru.
- Taiko-yagura eta Hon-maru.
- Omotegomon atea.
Kanpo estekak
- (Japonieraz) Hiroshimako gazteluaren informazioa
- Datuak: Q41977
- Multimedia: Hiroshima Castle / Q41977