Heltze-aro
- Artikulu hau logistikako epeari buruzkoa da; enpresak ekoizpen-faktoreetan inbertitu duenetik bezeroen eskutik kobratzera bitarteko denbora gaitzat duena beste hau da: «Batez besteko heltze-aro»
Heltze-aroa edo itxarote-denbora logistikan erabiltzen den parametro bat da. Bezeroak eskaera egiten duenetik produktua sortu eta bezeroarengana iritsi arteko denborari heltze-aroa deritzo. Enpresarentzat metrika hau lagungarria da, bere bezeroen benetako beharrak asetzen dituzten eredu errentagarriak diseinatzeko. Izan ere, heltze-aroa zenbat eta laburragoa izan, bezeroari emandako erantzuna hobea izango da. Hau da, entrega-epea laburragoa izan daiteke.
Heltze-aroaren eta stock-aren arteko erlazioa
Stock-aren kontzeptua heltze-aroaren kontzeptuarekin bat dator. Stock-a enpresa batean saltzeko prest dagoen produktu bukatuari deitzen zaio. Beraz, stock-aren kontra lan egiten duen enpresa baten produktuen heltze-aroa luzeago izango da, produktua sortu denetik bezeroarengana iritsi arteko denbora oso luzea izango baita. Bestalde, eskaeren kontra lan egiten duen enpresa batek heltze-aro txikiagoa izango du, produktua ez delako stock modura enpresan egongo.
Heltze-aroaren faseak
- Prozesu aurreko heltze-aroa: produktuaren eskaera paperetan igarotzen den denborari egiten dio erreferentzia. Bezeroak eskaria egiten duenetik, eskari hori enpresara iritsi eta ekoizpena martxan jarri arte igarotzen den denbora da.
- Prozesuaren heltze-aroak: eskaria enpresan dagoenetik bezeroak eskatutako produktua ekoiztu arteko denbora da.
- Prozesuaren osteko heltze-aroak: behin produktua sortuta bezeroarengana iristeko behar duen denbora da.
Eskariaren bolumenarekiko batez besteko heltze-aroa
Gaur egun, prozesu aurreko heltze-aroa da heltze-aroa zehazteko enpresetan gehien erabiltzen den parametroa. Parametro hau produktu bukatuaren eta heltze-aroaren (ingelesez, Order Lead Time, OLT) arteko biderkaduren batuketa da, guzti horri, eskari-kopurua zatituz, nahi den erlazioa lortzen da. Horrenbestez, honako hau da:
Ѵ = Bolumena J = Produktu-kopurua
Emaitza honek laguntzen die enpresei eskatuta dagoen material bakoitza eta entrega-kantitatearen arteko erlazioa kalkulatzea. Ekuazio honek, eskaria enpresan sartzen denetik, entrega-egunera pasako diren batez besteko egunak irudikatzen ditu, datu historikoak eta eskari bakoitzaren bolumena kontuan hartuta.
Metrikaren aplikazio eremuak
Heltze-aroaren analisi zuzen batek enpresari hurrengo gaitasunak ematen dizkio:
- Egindako eskaerak entrega-epeari dagokionez kontratuko atal guztiak betetzen dituen ezagutzea.
- Enpresari, merkatuan dauden joerak jakitea ahalbidetzen dio. Horrela, bere ekoizpena era eraginkor batean egin dezake. Honetaz gain, bezeroaren beharrak kontutan izanda, hainbat enpresa-eskema ezartzea.
- Enpresaren gaitasuna handitzea, kontratuan hitzartutako baldintzetatik kanpo dagoen edozer antzeman eta zuzentzeko.
- Bezeroarekin komunikazioa handitzen denez, erlazioa hobetzeko aukera ematen du.
Heltze-aroa Lean prozesuetan
Lean prozesua balioa duten ekintzak identifikatzeko eta hondakinak ezabatzeko erabiltzen da, bai fabrikazio-prozesuetan edo zerbitzuetan. Lean prozesuaren helburu nagusia heltze-aroa gutxitzea da, fabrikazio- eta zerbitzu-prozesuetan arintasun handiagoa lortu ahal izateko.
Nola neurtu heltze-aroa Lean prozesuetan?
- Egunero fabrikatutako produktuen batez bestekoa jakitea beharrezkoa da, erabakiak hartu ahal izateko.
- Hurrengo pausua fabrikazioa zonaldeetan banatzea izango litzateke, produktuen itxarote-denbora kalkulatu eta makina geldoena identifikatzeko. Horrela, gai izango ginateke makina geldoena ustiatzeko eta produktuen heltze-aroa gutxitzeko.
- Azkena bitarteko lana hobetzea izango zen. Honetarako, azpiprozesuak aldatzeko beharra egongo litzateke. Honetarako, Lean prozesuaren herramintak beharrezkoak dira.
Erreferentziak
- Towill, D.R. (1997) “The seamless supply chain- the predator´s strategic advantage”, International Journal of Technoloy Management, Vol 14. Pp 37-55
- ¿Que es el lead time?, mtmingenieros.com
Ikus, gainera
- Batez besteko heltze-aroa ekonomian
Kanpo estekak
- http://redindustria.blogspot.com.es/2008/03/manufacturing-lead-time-mlt.html
- http://www.proz.com/kudoz/english_to_spanish/bus_financial/55898-lead_time.html
- Datuak: Q1267117