Heather Zar
Heather Zar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | XX. mendea |
Herrialdea | Hegoafrika |
Hezkuntza | |
Heziketa | Witwatersrandeko Unibertsitatea Columbia University Vagelos College of Physicians and Surgeons (en) Lurmutur Hiriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua eta zientzialaria |
Enplegatzailea(k) | Lurmutur Hiriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Heather Zar (Lurmutur Hiria) mediku eta zientzilari hegoafrikarra da. Arnas aparatuko gaixotasunak dituzten haurren zainketan espezializaturik dago eta 2018an Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria jaso zuen[1].
Ibilbidea
Lurmutur Hiriko Unibertsitateko Pediatria mintegiko zuzendaria da eta Panafrikako Torax Elkarteko presidentea[2].
GIB birusak biriketako gaixotasunengan duen eraginaren inguruan egindako ikerketen ondorioz Munduko Osasun Erakundeak herrialdeei ematen dizkieten aginduak aldarazi ditu[2]. Bestetik birziklaturiko plastikozko botilak garatu ditu asma duten haurrek botikak errazago hartzeko, arnasaren bidez hain zuzen ere[3]. Azkenik haurtzaroan biriketako gaixotasunak eta bestelako minak aurrez ekiditeko estrategiak garatu ditu zuzendu dituen ikerketen bidez.
Hegoafrikako Zientzia Akademiako kidea da[4] eta 200 artikulu zientifiko inguru argitaratu ditu.
Sariak
- Birika Osasunaren Munduko Saria (2014, Estatu Batuetako Torax Elkartea)[5]
- Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria (2018)[1]
Erreferentziak
- ↑ a b «Five Laureates Named for 2018 L’ORÉAL-UNESCO For Women in Science Awards» web.archive.org 2017-11-16 (Noiz kontsultatua: 2024-02-08).
- ↑ a b «Prof. Heather Zar» panafricanthoracic.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-08).
- ↑ Txantiloi:En-ZA «Doctor helps African kids breathe easy» The Mail & Guardian 2012-07-11 (Noiz kontsultatua: 2024-02-08).
- ↑ (Ingelesez) ASSAf. (Noiz kontsultatua: 2024-02-08).
- ↑ «Heather Zar: Clinician-Scientist & World Lung Health Champion : ATS News» web.archive.org 2017-10-17 (Noiz kontsultatua: 2024-02-08).
Kanpo estekak
- Datuak: Q42212160