Hôtel du Palais
Hôtel du Palais | |
---|---|
Hôtel du Palais | |
Monumentu historikoa | |
Ikuspegi orokorra. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Lapurdi |
Herria | Biarritz |
Koordenatuak | 43°29′12″N 1°33′23″W / 43.486698°N 1.55639°W / 43.486698; -1.55639 |
Inaugurazioa | 1855 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Hippolyte Durand (en) Louis-Auguste Couvrechef (en) Gabriel-Auguste Ancelet (en) Auguste Lafollye (en) Édouard Niermans (en) |
Estiloa | Frantziako Bigarren Inperioaren estiloa Arkitektura eklektikoa |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00125254 |
Webgune ofiziala | |
Hôtel du Palais Biarritzen dagoen jauregia izan zen, egun bost izarreko hotela dena. 1993ko abenduaren 24an Frantziako monumentu historiko bilakatu zen[1].
Eraikina
Napoleon III.aren emaztea zen Eugenia de Montijok bere udako egoitza eraiki zuen 1854an Bigarren Inperio estiloan. Lehendabizikoz Villa Eugénie izena izan zuen 1893an hotel bilakatu arte. Orduan egungo Hôtel du Palais izena hartu zuen.
Historia
Lehendabiziko villa Eugenia de Montijok udako egoitza izan zen. 1854ko uztailean, Napoleon III.ak Biarritzen etxe bat eraikitzea erabaki zuen, ziur asko emazteak hala eskatua. Hippolyte Durand aukeratu zuen eraikina diseinatzeko, inspektorea Louis-Auguste Couvrechef izanik. Hala ere, 1855eko ekainean Auguste Couvrechefek Durand ordezkatu zuen jabeek lehendabizikoaren lana klasikoegia uste zutelako.
Enperatrizen izena omentzeko, eraikina E itxura hartu zuen. Hamar hilabetetan eraikia, 1855ean inauguratu zuten. Horretarako jai handiak egin zituzten Biarritzen.
1859an, Gabriel-Auguste Ancelet Paue eta Biarritzen zituzten egoitzen arkitekto bilakatu eta zati berria eraiki zuen. 1864 baino lehen Auguste Lafollyek ordezkatu zuen eta beste zati bat eraiki zuten 1867an.
1873an enperadoreak hil eta enperatriz jabe berri bihurtu zen. Honek 1880an "Banque de l'Union Parisienne"ri saldu zion. Bankuak hotel-kasino, «Palais Biarritz» izenekoa, eta gero 1893an hotel bilakatu zuen. Bertatik Europako errege-erreginarik ezagunenak pasa ziren, tartean Viktoria I.a Erresuma Batukoa edo Sissi.
1903ko otsailaren 1ean erre eta 1903 eta 1905 artean berreraiki zuten. Hotel berriak 120 gela eta 33 suite zituen. Horretarako Édouard-Jean Niermans arkitektoak fatxadak mantendu zituen. Hormigoi armatu erabili zuen eta Paul Gervaisen muralak kokatu zituen jatetxean, Jason edo Urrezko ahari-larrua irudikatzen zituztenak.
Egun Biarritz eta Euskal Herri osoko hotelerik nagusienetariko bat da.
Ezaugarriak
- 154 gela eta suite, tartean 152 m² Eduardo VII.arena eta 177 m²Alfontso XIII.arena
- Hiru jatetxe: la rotonde, villa Eugénie eta Hippocampe
- Taberna inperiala
- Spa inperiala: fitness, igerilekua, sauna, spa eta golf
- Sarrera zuzena hondartzara
Galeria
- Hôtel du Palais
- Parkea
-
- Urrutira.
- Hôtel du Palais
- Urrutira.
Erreferentziak
- ↑ Mérimée datu-basea
Bibliografia
- Catherine Granger. Ecole Nationale Des Chartes ed. L'Empereur et les arts : la liste civile de Napoléon III. ISBN 978-2900791714.. .
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- (Frantsesez) Webgune ofiziala
- Datuak: Q3146296
- Multimedia: Villa Eugénie / Q3146296
Lapurdiko monumentu historikoak | ||
---|---|---|
Abbadia jauregia · Ahetzeko eliza · Amotzeko zubia · Arnaga etxea · Azkaineko erromatar zubia · Baionako judu hilerria · Baionako katedrala · Baionako sinagoga · Biarritzeko itsasargia · Biarritzeko sinagoga · Bonnat museoa · Agorreta etxea · Donibane Lohizuneko eliza · Getariako talaia · Gixuneko gaztelua · Hôtel du Palais · Ibarruneko zubia · Ilbarritz jauregia · Marracqeko jauregia · Uztaritzeko eliza · Ziburuko eliza · Zokoako gotorlekua |