Guillermo Lazkano
Guillermo Lazkano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1910eko urtarrilaren 19a |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Heriotza | 2001eko urtarrilaren 11 (90 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
Guillermo Lazkano (Donostia, Gipuzkoa, 1910eko urtarrilaren 19a - Ib. 2001eko urtarrilaren 11), euskal herritar musikaria izan zen.
Bizitza
1910ean jaio zen Donostian. Bertako Orfeoiko kantaria izan zen haur zenetik eta solfeoa eta piano ikasi zituen Secundino Esnaolarekin eta Manuel Cendoyarekin, hurrenez hurren. Geroago, harmonia, kontrapuntua eta fugako ikasketak burutu zituen Luis Urteagarekin eta konposiziokoak Beltran Pagolarekin. 16 urte zituela, Kursaal Kasinoan hasi zen pianoa jotzen bertako Ritmo orkestra txikian, zeinenetzat jazz musika-lan asko idatzi baitzituen. 1940an “Los Xey” taldearen sorreran parte hartu zuen eta musika-lan ugari moldatu zituen beraientzat. 1942an Madrilera abiatu zen lan egitera. 1975ean jubilatu ondoren, Donostiara itzuli zen eta koruentzako musika-lan ugari idatzi zituen. Bere ekoizpena musika funtzionalean oinarritzen da nagusiki eta disko-etxeetarako konposizioak, moldaketak eta orkestrazioak burutu zituen. Era berean, kamarako musika eta batez ere korurako musika sortu zuen. 2001. urtean hil zen Donostian.
Erreferentziak
- Auñamendi Entziklopedia, [1]
Kanpoko loturak
- Eresbil [2], partiturak eta diskoak
- Datuak: Q12379687