Gudu
Gudua edo gudaldia —zenbaitetan bataila deitua—[oh 1] bi armadaren arteko borroka da.[1] Guduak, gehienetan, gerra edo kanpaina militar baten barne gertatzen dira, eta lekuz, denboraz eta ekintzez zehaztua da. Gudua izateko, borroka gogorra izan behar da; bestela, "ekintza", "borrokatxo" edo "eraso" izenak erabiltzen dituzte.[2]
Emaitzaren eragileak
Gudu baten garapenean eta emaitzan, faktore ugari daude jokoan. Hona hemen nagusiak:[3]
- Morala
- Armamentua
- Diziplina
- Lurrazala
- Buruzagiak
- Estrategia
Motak
Lekua garrantzitsua da guduaren bilakaeran, horrela badaude lur, itsas eta airezko guduak.
Gainera, badaude mota askotako guduak:
- Topaketa-gudua, alde biak gudu-zelaian eraso edo defentsa prestatu gabe sartzen direnean.
- Higadura-gudua non galtzaileak garaileak baino erori gehiago dituen.
- Aurrerapauso-gudua, non helburua irabaztea baino etsaiaren defentsak hondoratzea den.
- Inguratze-gudua, etsaia inguratzea helburua denean.
- Suntsidura-gudua non galtzailea gudu-zelaian akabatua den.
- Gudu erabakigarria, gerra osoko emaitza erabakitzen duena.
Izena
Guduei, normalean, gudu-zelaiaren ezaugarri geografiko batetik datorkie izena, hiri, baso edo ibaia izanda. Batzuetan datak ere erabiliak izan dira.
Oharrak
- ↑ Euskaltzaindiak gudu hobetsi du euskara baturako. Ikus «bataila» sarrera, Hiztegi Batuan.
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Gerra
Bibliografía
Kanpo estekak
- Datuak: Q178561
- Multimedia: Battles / Q178561