Go jokalarien sailkapena
Go jokalarien sailkapena burutzeko, betidanik kyū (級)eta dan(段) teknikak erabili izan dira (biek ere ''maila" adierazi nahi dute).
Txinan, Japonian eta Korean Go jokalari profesional zen afizionatuak sailkatzeko bi maila ezberdin erabiltzen dira: behe mailakoak (kyū) eta goi mailakoak (dan). Azkeneko sailkapen mailako jokalariak Go txapelketeta profesionaletara aurkezten dira eta horietatik batzuk, Go jokotik bizi dira. Kyū mailaren barnean beste hainbat azpimaila daude, zehazki, 30 kyū-ko jokalariak maila baxuenekoak dira eta 1 kyū-ko jokalariak mailarik altuenekoak. Dan sailkapeneko jokalarietan ordea, 1 dan-eko jokalariak mailarik baxuenekoak dira eta 9 dan-ekoak mailarik altuenekoak. Beraz, 1 kyū-ko jokalari bat mailaz igotzen denean, 1-dan-eko jokalari bilakatzen da.
Txinan ordea ez dira afizionatuak profesionaletatik bereizten, bertan sistema ireki bat dago martxan, hau da, edozein jokalarik hartu dezake parte txapelketetan eta beraz, edozeinek irabazi ditzake sariak ere. Japonian ordea, Goaren akademiak jokalari profesionalak afizionatuetatik bereizten ditu.
Kyu eta dan mailak
Maila mota | Maila | Egoera |
---|---|---|
Digitu bikoitzeko kyu (級,级,급) (koreeraz, geup) | 30-20k | Hasiberria |
Digitu bikoitzeko kyu (laburtuta: DDK) | 19-10k | Noizbehinkako jokalaria |
Digitu bakarreko kyu (laburtuta: SDK) | 9-1k | Erdi-mailako afizionatua |
Dan mailako hasiberria (段,단) | 1-7d (8d izendapen berezi bat da) | Goi-mailako afizionatua |
Dan mailako profesionala | 1-9p (10p izendapen berezi bat da) | Jokalari profesionala |
Ikus, gainera
- Go
- AlphaGo
Kanpo estekak
- Datuak: Q1361620