Gnorimus nobilis

Gnorimus nobilis
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaScarabaeidae
LeinuaTrichiini
GeneroaGnorimus
Espeziea Gnorimus nobilis
[[|]], 1758

Gnorimus nobilis Scarabaeidae familiako kakalardoa da. Europan eta Turkian bizi da[1]. Egur ustelaren inguruan aurkitzen da. Euskal Herrian ere aurkitzen da[2].

Azpiespezieak

Lau azpiespezie existitzen dira:[1]

  • Gnorimus nobilis bolshakovi (Gusakov, 2002)
  • Gnorimus nobilis macedonicus (Baraud, 1992)
  • Gnorimus nobilis nobilis (Linnaeus, 1758)
  • Gnorimus nobilis var. cuprifulgens (Reitter, 1908)

Deskribapena

Tamaina ertaineko kakalardoa da, 15-19 mm arteko luzera duena. Kolore berde metalikoa du baina iridiszentzia urre edo brontze kolorekoa izan ohi da, batzuetan gorrindola ere bai. Elitroetan puntu txiki zuriak agertzen ditu[3]. Sabelaldea kobre kolorekoa edo beltza izan daiteke eta iletsua da.

Beldarra zuria da eta buru marroia du. Aurreko segmentuetan hiru hanka pare ditu.

Habitata eta elikadura

Lautadatan edo mendialdetan bizitzeko gaitasuna du, beti ere egur ustel ugari dagen baso hostoerorkorretan. Fruitarbola zaharretan ere aurkitzen da.

Bizi zikloa

Intsektu helduak maiatza eta abuztua artean ikusten dira, egun eguzkitsu epeletan bereziki[4]. Loreetako nektarrez elikatzen dira. Emeek zuhaitz zaharren edo hilen enborretan jartzen dituzte arrautzak.

Beldarrak enbor barruan bizi dira, sahats, makal, pago eta fruitarboletan. Bi urte pasa ondoren 48 mm inguruko luzera hartzen dute eta pupa eratzen dute. Handik kakalardo helduak jaioko dira.

Iruditegia

  • Intsektu heldua.
    Intsektu heldua.
  • Kakalardoa lore gainean.
    Kakalardoa lore gainean.
  • Beldarraren marrazkia.
    Beldarraren marrazkia.
  • Arra eta emea kopulatzen.
    Arra eta emea kopulatzen.

Erreferentziak

  1. a b ondrej.zicha(at)gmail.com, Ondrej Zicha;. «BioLib: Biological library» www.biolib.cz (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
  2. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  3. «Noble chafer - Gnorimus nobilis - ARKive» web.archive.org 2009-05-22 (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
  4. «Fotoübersicht der Scarabaeidae (Blatthornkäfer) Deutschlands - kerbtier.de» www.kerbtier.de (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1337266
  • Commonscat Multimedia: Gnorimus nobilis / Q1337266
  • Wikispecies Espezieak: Gnorimus nobilis

  • Datu taxonomikoak
  • BOLD: 330039
  • BioLib: 8152
  • Dyntaxa: 101002
  • EOL: 141887
  • Fauna Europaea: 246985
  • GBIF: 1081186
  • NCBI: 1207087
  • Wd Datuak: Q1337266
  • Commonscat Multimedia: Gnorimus nobilis / Q1337266
  • Wikispecies Espezieak: Gnorimus nobilis