George Montague
George Montague | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hackney, 1923ko ekainaren 5a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Brighton, 2022ko martxoaren 18a (98 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Alzheimerra |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktibista |
George Montague (1923ko ekainaren 5 – 2022ko martxoaren 18) gay eskubideen aktibista britainiarra zen, "Herriko Gayrik Zaharrena" ezizenez ezaguna.
Bizitza eta ondarea
Montague Hackneyn jaio zen, Londresen, 1923ko ekainaren 5ean, George Montagueren eta Nellie Newen seme gisa. Hitchamen hazi zen, Buckinghamshiren.[1]
1974an, Montague kondenatu egin zuten gizon batekin egindako "indezentzia larriagatik", 2004an indargabetu zen zigorra. Hala ere, gobernuari barkamena eskatzea exijitu zuen, eta irabazi egin zuen; azkenean, Barne Ministerioaren barkamena jaso zuen 2017an.[2]
Hala ere, oso ezaguna izan zen Brighton Priden izan zituen agerraldi ikonikoengatik. Han, bere mugikortasun-scooterrean agertu ohi zen, ostadar banderarekin bilduta, eta 'I'm the oldest gay in the village' zioen kartel bati eusten.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q111589523