Göteborgeko Arte Ederren Museoa
Göteborgeko Arte Ederren Museoa | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Suedia |
Suediaren banaketa administratiboa | Västra Götalandeko konderria |
Suediako udalerria | Göteborg udalerria |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 1923 |
Webgunea | http://konstmuseum.goteborg.se |
Göteborgeko Arte Ederren Museoa (suedieraz: Göteborgs konstmuseum), Suediako Arte museo ezaguna da, Göteborg hirian dagoena, Götaplatsen enparantzan.
Historia
Eraikina 1919 eta 1923 artean eraiki zuten hiriaren sorreraren 300 urteurrena ospatzeko egin zen Erakusketa Unibertsalaren barnean. Sigfrid Ericsson eta Arvid Bjerke arkitektoek diseinatu eta altxatu zuten. Arkitektura nordikoaren adibide neoklasiko garbia da. Adreilu horiz eraiki zuten, Göteborgeko adreilua izenaz ezagutzen da, hiriko hainbat eraikin material honekin eginak baitaude.
Bildumak
Suedian dagoen 1880 eta 1890 hamarkadetako arte eskandinaviarraren museo garrantzitsuena da.
Areto aipagarriena Fürstenberg galeria da, Göteborg hiriari artelan ugari oparitu zizkion Pontus Fürstenberg-en omenez. Bertan P.S. Krøyer, Carl Larsson, Bruno Liljefors, Edvard Munch eta Anders Zorn margolarien lanak ikus daitezke.
Honetaz gain Monet, Picasso and Rembrandten lanak ere ikus daitezke.
Iruditegia
- Eraikinaren aurrealdea.
- Götaplatsen enparantza.
- Sarrerako eskailerak.
- Carl Larsson.
- Edvard Munch.
-
Kanpo estekak
- (Suedieraz)(Ingelesez) Webgune ofiziala
- Datuak: Q1992004
- Multimedia: Göteborgs konstmuseum / Q1992004