Göltzschtalbrücke
Göltzschtalbrücke edo Goeltzschtalbruecke (euskaraz "Göltzsch haraneko zubia") trenbide zubi bat da, munduko adreiluzko zubi handiena. Göltzsch ibaiaren harana zeharkatzen du, Mylau eta Netzschkauren artean, Saxoniako Reichenbach im Vogtlandetik 4 kilometro ingurura, Turingia eta Saxoniaren arteko mugaren ondoan, Greiz herrian.
Historia
Göltzschtalbrücke 1846 eta 1851 bitartean eraiki zen, Saxonia eta Bavaria arteko trenbidea eraikitzen ari zen bitartean, Mylautik, antzerako eraikin baten ondoan, Elstertaleko Zubia, Jößnitz eta Jocketa artean.
Plauen eta Hofetik igaroz, Leipzigetik Nurembergera zihoan trenbide hau eraikitzeko, erronka nagusietako bat, Göltzsch ibaiaren harana gainditzea zen. Saxoniatik Bavariarako trenbideak funts gutxi zuenez, zubia modu merkean eraikitzeko proposamenak aurkezteko lehiaketa bat deitu zen, 1000 taleroko dirusariarekin. Iragarkia, alemaniar egunkaririk garrantzitsuenetan argitaratu zen. 81 proposamen aurkeztu ziren, baina horietako bakar batek ere ez zuen trenbidean tren trafikoaren hazkuntza aurreikusten zuen azterketa estatistiko metodorik. Saria, beraz, lau garaileren artean banatu zen, lau proposamen horietako bakar bat ere burutu ez zen arren.
Batzorde aztertzailearen zuzendariak, Johann Andreas Schubertek, metodo estatistikoekin zuen esperientzia propiotik abiatuta, lehiaketako proposamenetako iradokizun asko erabili zituen konponbide bat diseinatu zuen. Munduan, estatistikoki neurtutako lehen zubia izan zen. Diseinatzaileak, eraikitze material nagusi bezala, adreilua aukeratu zuen (garai hartan oso ez ohikoa), inguruan, erabiltzeko moduko buztin ugari baitzegoen, eta, beraz, azkar lor zitekeen. Bereziki handia zen tentsioa jasan behar zuen puntu batean soilik erabili zen granitoa.
Lehen harria 1846ko maiatzak 31n jarri zen. Lanak hasi ondoren, planoa oraindik beste behin aldatu behar izan zen, agertu ziren zailtasun teknikoak gainditzeko. Beste batzuen artean, haranaren lurzorua, uste zen bezain irmoa ez zela ikusi zen, eta, ondorioz, erdialdeko arkuak sendotu egin behar izan ziren.
Eraikuntzaren arduradun nagusiak
- Johann Andreas Schubert irakaslea (1808-1870): Batzorde aztertzailearen zuzendaria. Zubia diseinatu zuen eta berak burutu zuen neurketa estatistikoa
- Robert Wilke ingeniaria (1804-1889). Eraikuntzaren kudeaketa
- Ferdinand Dost ingeniaria (1810-1888). Superintendentea
- Heinrich Carl farmazialari eta kimikaria. Kareorearen arduraduna
- 1736 langile, horietatik 31 hil zirelarik.
Datu teknikoak
Garaiera | 78 m en 4 niveles con 96 arcos |
---|---|
Luzera | 574 m |
Zabalera | Gorengo mailan, 9 metro, oinarrian 23 |
Adreilu kopurua | 26.021.000 |
Erabilitako harea | 17.089 m³ |
Bolumen osoa | 135.676 m³ |
Adreilu bolumena | 71.671 m³ (52 %) |
Harlandu bolumena | 48.261 m³ (36 %) |
Harri horma bolumena | 15.745 m³ (12 %) |
Aldamioentzako zura | 23.000 enbor inguru |
Kostua | 2.2 milioi talero inguru (6.6 milioi urrezko marko) |
Bibliografia
- Peter Beyer: Der Bau der Göltzschtal- und Elstertalbrücke 1846 bis 1851. Seine Beziehungen zu den Produktivkräften und der Umwelt im sächsischen Vogtland und dessen Nachbargebieten. En: Sächsische Heimatblätter Heft 1/1984, pp. 1-16
Kanpo estekak
- www.goeltzschtalbruecke.de
- www.goeltzschtalbruecke.info
- Datuak: Q707706
- Multimedia: Göltzschtalbrücke / Q707706