Franko saliar
- Artikulu hau tribu frankoari buruzkoa da; Antzinako Erromako apaiz ordena gaitzat duena beste hau da: «Saliarrak»
Franko saliar[1] (latinez: Salii) Germaniako mendebalean, IJssel ibaiaren arroan (egungo Holanda) bizi zen tribu franko bateko kideen izena da. Saliarrek gogotik parte hartu zuten Galiaren konkistan (V. mendea).[2]
Saliarrek apurka-apurka franko izena bereganatu zuten eta VII. mendetik aurrera izendapen zaharra galdu zuten, franko par excellence bilakaturik.[3] Kolonian 630. urte inguruan sorturiko Lex Ripuariak gero Lex Salica edo Lege Salikoa sortu zuten. Era berean, Galia konkistatu zuten merovingiar erregeek arbaso saliarrak zituzten.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q939852
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |