Fika
- Artikulu hau Bizkaiko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Fika (argipena)».
Fika | |
---|---|
Euskal Herria | |
Fikako plaza, eliz eta baseliza | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Gamiz-Fika |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°18′39″N 2°48′32″W / 43.31083°N 2.80889°W / 43.31083; -2.80889 |
Fika Gamiz-Fika udalerri bizkaitarraren auzoa da, 1928ko fusioa arte berezko udalerria osatzen zuena. Gaur egun, BI-3102 errepideak herria lotzen du alde batetik Ergoienekin (Gamiz-Fikako herriburua) eta bestetik Astorekarekin (Larrabetzu).
Herritarrei "fikatar" deitzen zaie.
Mugakideak
Iparraldean Ergoien herrigunea, hegoaldean Alegria auzunea, ekialdean Legarreta auzunea eta hego-mendebaldean Lezama eta Zamudioko udalerriak mugakide ditu.
Demografia eta biztanleria
Udalerri gisa agertzen den azken erroldan (1920koan) 374 biztanle eta 76 etxe zituen. INE estatu espainiarreko estatistika-erakunde ofizialak ez ditu Fika eta Gamizeko biztanleria-datuak bereizita eskaintzen, beraz ez dago populazio-kopuruak zehatz ematerik.
Jakingarriak
1427koa dugu herriaren lehen testigantza, eta 1558an alkatea Juan Perez de Landaverde zen.
Auzo nagusiari Elexalde deitzen zaio, 294 biztanle zituena 2008an, eta bertan dago ikusteko modukoa den San Martin eliza, 1500 inguruan eraikia.
Jaiak
Maiatzaren 15ean ospatzen dira Fikako jaiak.
Ikus, gainera
- Mungialdea
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz)Gamiz-Fikako udal webgunea[Betiko hautsitako esteka]
- (Gaztelaniaz) Fika 1842tik aurrera izandako biztanleria datuak aurkitzeko webgunean.
- Datuak: Q12257871
- Multimedia: Fika (Gamiz-Fika) / Q12257871
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |