Fandom
Fandom ingelesezko hitza da ("fan" eta -"dom" atzizkia)[1], denborapasa baten, pertsonaia baten edo fenomeno zehatz baten jarraitzaileen multzoa izendatzen du. Esaterako, Star Wars filmeen jarraitzaileak edo J.R.R. Tolkien egilearen liburuen irakurle sutsuak. Askotan, frikien fenomenoarekin lotu izan da.
Aktibitateak
Fandomek aktibitate mota asko egiten dituzte. Hemen batzuk:
- cosplay,
- doujinshi eta fanzineak (japoniarrak ala mendebaldekoak diren arabera)
- fanfiction narrazioak
- vidding,
- gai baten inguruko biltzarrak: Comic-Conak, fanartak, fansubak, scanlationak
- gai baten inguruko merchandising.
Batzuetan, jatorrizko lanarekin lotuta dauden baina ofizialak ez diren produktuak ere sortzen dira, askotan publizitate mezuekin; horri fanadvertising deitzen zaio.[2]
Fandom batzuk
- Furry
- Otaku
- Geekak
- Gamerrak
- Tolkiendils, J.R.R. Tolkien idazlearen eta haren liburuen jarraitzaileak
- Trekkieak
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Ingelesez):Fandom You Tuben.
- Datuak: Q773944
- Multimedia: Fandom / Q773944