Euskara Batuaren eskuliburua

Euskara Batuaren eskuliburua. A-tik Z-ra, zalantzak eta argibideak
Datuak
Idazlea (2018)
Argitaratze-data2018
GeneroaHiztegia
Herrialdea Euskal Herria
IlustratzaileaItziar Olaberria
Orrialdeak556

Euskara Batuaren eskuliburua Euskaltzaindiak 2018an, euskara batuaz emanak zituen arau, gomendio, onespen eta irizpenak biltzen dituen liburua da. Zalantzak eta irizpideak alfabetikoki antolatuta daude, hiztegi bat izango balitz bezala. Hitzaurrea Andres Urrutiarena da.

Edukia

Liburuak 1458 sarrera ditu eta gehigarri batzuk. Sarrera bakoitzean Euskaltzaindiak zer dioen argi eta garbi adierazten da. Besteetan, jarraibideak ematen dira, arau maila izan gabe. Zazpi alorretako kontuak azaltzen dira: lexikoa, kalkoak, morfologia, sintaxia, onomastika, ahoskera eta ortotipografia. Euskaldun eskolatu eta alfabetatuentzako eskuliburua da.

Talde sortzailea

Euskaltzaindia barruan Euskara Batuaren eskuliburuko batzordeak egin zuen lana. Honako egile hauek hartu zuten parte:[1]

  • Andres Alberdi Gorostiaga, batzordearen burua eta lanaren prestatzailea eta egilea
  • Paskual Rekalde Irigoien, idazkaria
  • Irene Arrarats
  • Joxe Austin Arrieta Ugartetxea
  • Igone Etxebarria Zamalloa
  • Alfontso Mujika Etxeberria, lanaren ikuskatzaile nagusia
  • Patxi Petrirena Altzuguren
  • Allande Sokarros Estekondo.

Sareko bertsioa

Liburuaren edizio elektronikoa dago: https://www.euskaltzaindia.eus/euskara-batuaren-eskuliburua-ebe. Erakundeak sareko bertsioa gaurkotzeko asmoa du.

Erreferentziak

  1. «Atarikoa - Euskara Batuaren Eskuliburua» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q61070627
  • Wd Datuak: Q61070627