Etxaldea Proventzan
Etxaldea Proventzan | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Vincent van Gogh |
Sorrera-urtea | 1888 |
Izenburua | Farmhouse in Provence |
Ekoizpen lekua | Arles |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 46,1 () × 60,9 () cm |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Washingtongo Arte Galeria Nazionala |
Bilduma | Washingtongo Arte Galeria Nazionala |
Inbentarioa | 1970.17.34 |
Jabea | Washingtongo Arte Galeria Nazionala, Johanna van Gogh-Bonger, Willy Gretor (en) , Maria Slavona (en) , Otto Ackermann (en) , Gaston Bernheim de Villers (en) , Edward Molyneux (en) eta Alisa Mellon Bruce (en) |
Etxaldea Proventzan Vincent van Goghek 1888an, Arlesn sortutako olio-pinturaren izenburua da. Sei aste geroago margolaria hil zen. Washingtongo Arte Galeria Nazionaleann gordeta dago. Tamainua 46 x 61 zm.koa da.
Historia
Adolphe Monticellik inspiratuta, Van Goghek, 35 urte zituenak, Proventzan bere trebetasun eta esperientzia piktorikoak areagotu nahi izan zituen. Inguru hura, argi eta garbi, Paris edo Herbehereak ez bezalakoa zen, klima bero eta lehorragoarekin, goi-lautaden eta mendien kontrateak zituen; eta artistak han aurkitu zuen "xehetasunak ezabatu eta formak sinplifikatzen zituzten distira eta argi bat, mundua japoniar estanpetatik miresten zuen eredu batera murriztuz", non "eguzkiak inguruak nabarmentzen zituen eta kolore-ñabardurak kontraste bizi gutxi batzuetara murrizten zituen".[1]
Garai aberatsa, baikorra, izan zen. 444 egun baino gutxiagoan 100 marrazki eta 200 koadro baino gehiago margotu zituen. Eta gainera 200 gutun baino gehiago idatzi zituen.
Deskribapena
Margolariaren beste lanetan ez bezala, hemen nahiko paisaia bukolikoa aurkitzen dugu, Proventzako izadi aberatsa. Argiak dena betetzen du eta kolore biziak daude nonnahi: loreak, hodeiak, zuhaitzak. Ikusleari bizkarra emanda nekazari bat ikusten da. Etxe ondoan belar-meta handiak ikusten dira eta, atzerago, beste eraikin bat ikus daiteke.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q5435849
- Multimedia: Farmhouse in Provence by Vincent van Gogh, F565 / Q5435849