Ella Thomas
Ella Thomas | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Asmara, 1981eko abuztuaren 15a (43 urte) |
Herrialdea | Eritrea |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, modeloa, telebista-aktorea eta zinema aktorea |
ellathomasonline.com | |
Ella A. Thomas (Asmara, 1981eko abuztuaren 15a) aktore, modelo eta ekoizle eritreo-estatubatuarra da, NCIS: Los Angeles telesailean Jada Khaled-en rola betetzeagatik ezaguna.
Biografia
Ama eritrearra du eta aita Estatu Batuetako Aire Indarretako ofiziala. Asmara hiriburuan jaio zen baina txikitan Alemaniara joan zen bizitzera, aita hara destinatu zutelako[1]. Kindsbach herrixkan bizi izan zen eta alemaneraz gain frantsesa eta ingelesa ere ikasi zituen. Bertako ikastetxean hasi zen antzezlanak interpretatzen. Sarritan joaten zen Asmarara familiakoak ikustera.
XXI. mendearen hasieran Estatu Batuetara joan zen aktore ibilbidea egitera eta 2009an Surrogates filmean Lisaren papera betetzean ezagun bihurtu zen. Bruce Willisekin egin zuen lan bertan[2]. 2011 urtean NCIS: Los Angeles telesailean azaldu zen Jada Khaled-en rola betetzen. Sudango gobernadorearen alabaren papera egin zuen hain zuzen ere[3]. 3. denboraldian ohiko aktorea bihurtu zen eta lau urte beranduago paper berarekin ohikoa bihurtu zen berriz. 2016an Nina Simoneren bizitzan oinarrituriko Nina filmean Lorraine Hansberry idazlea izan zen eta lan nabarmena izan zuen[4].
Filmografia
Filmak
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2005 | Choker | Godiva | |
2006 | All In | Jatetxeko zerbitzaria | |
2009 | Surrogates | Lisa | |
2010 | Napoleonic | Josephine Moliet | laburmetraia |
2014 | Borderclash | Celia Ricodonna | laburmetraia |
2015 | Daniel and the Lion's Den | Ellen Robbins | laburmetraia |
2016 | Nina | Lorraine Hansberry | |
2016 | A Boy Called Po | Clarissa Evans | |
2017 | The Queen of Hollywood Blvd | Josie |
Telesailak
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2006 | Shark | Telefonoko neska | atal bakarra |
2006 | 7th Heaven | emakumezko etiopiarra | atal bakarra |
2006 | Misconceptions | aktorea | atal bakarra |
2007 | Ugly Betty | neska ikusgarria | atal bakarra |
2007 | Las Vegas | Julia Thomas | atal bakarra |
2007 | How I Met Your Mother | Neska | atal bakarra |
2007 | Point of Entry | Monique | Telefilmea |
2008 | NCIS | Heidi | atal bakarra |
2008 | Don King Presents: Prizefighter | Tabetha | Bideo-jokoa |
2008 | Polizeiruf 110 | Janina | atal bakarra |
2008 | Entourage | Viveca | atal bakarra |
2009 | CSI: Miami | Nadine Alcott | atal bakarra |
2009 | The Storm | Anna Roberts | Miniseriea |
2009 | CSI: NY | Deborah Meade, FBI agentea | atal bakarra |
2010 | Parenthood | Lisa Genatasio | atal bakarra |
2010 | Castle | Natasha Piper | atal bakarra |
2011 | All My Children | Diana Holden | Ohiko aktorea |
2011–12, 2015–16 | NCIS: Los Angeles | Jada Khaled | Ohiko aktorea (3. eta 7. denboraldietan) |
2013 | Almost Human | Vanessa | atal bakarra |
2014 | Bones | Lyla Thomas | atal bakarra |
2015 | Portrait of Love | Julia Robbins | Telefilmea |
2015 | Ballers | Kara Cooley | 2 atal |
2016 | Mistresses | Jackie | Ohiko aktorea (4. denboraldian) |
2016–17 | Ice | Lala Agabaria | Protagonista (1. denboraldian) |
2017 | Me, Myself & I | Jasmine | atal bakarra |
2017 | Ten Days in the Valley | Isabel Knight | Ohiko aktorea |
2018 | Supergirl | Tormock | atal bakarra |
2019 | The Detour | Skye | atal bakarra |
2020 | Quarantine | Willa | Ohiko aktorea |
Ekoizlea
Urtea | Izenburua | Lana |
---|---|---|
2012 | The Scam | Ekoizlea eta jantzi diseinatzailea |
2013-14 | Top Flight Security | Ekoizlea eta jantzi diseinatzailea (11 atal) |
2015 | Daniel and the Lion's Den | Ekoizlea eta idazlea |
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Ella Thomas aktorearen webgune ofiziala
- Aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Datuak: Q5364577
- Multimedia: Ella Thomas / Q5364577