Elena Orobiogoikoetxea

Elena Orobiogoikoetxea
Bizitza
JaiotzaDurango, 1963 (60/61 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea eta piano-irakaslea
Musika instrumentuapianoa

Elena Orobiogoikoetxea Bizkarra (Durango, Bizkaia, 1963) piano-jotzailea da eta piano katedraduna Madrilgo Real Conservatorio Superior de Músican.

Biografia

Durangoko San Antonio ikastetxean eman zion hasiera bere ibilbide profesionalari. Txikitatik irakaskuntza berezitua jaso zuen ikastetxean. Bere musika irakasleak grabatu egiten zituen solfeo ikasgaiak musika lengoaiaren oinarriak emanez.[1] Ondoren, Pilar Bilbao Iturbururen ikasle izan zen Bilboko Musika Kontserbatorioan [2] eta 12 urte zituela Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin debutatu zuen Haydnen Concierto en Re Mayor interpretatuz

Goi mailako musika ikasketak bukatzean, Piano Karrera Amaierako saria eta Ganbera-musika saria lortu zituen Sevillako Goi Mailako Kontserbatorioan.

1981ean Bizkaiko Foru Aldundiak saritu egin zuen eta beka bat eman Vienako Hochschule für Musik-en bere formakuntza osatzeko Hans Graf eta Alexander Jenner-ekin.[3]Bere hobekuntza prozesuan lagungarriak suertatu zitzaizkion Paul Badura-Skoda, Vlado Perlemuter, Malcolm Frager eta Joaquin Atxukarroren aholkuak.

Kontzertuak

Jaioterria den Durangon ez ezik[4] Europako hainbat tokian eman ditu kontzertuak; Austrian, Alemanian, Frantzian, zein Hungarian, baita Espainiako hiririk garrantzitsuenetan ere, publikoaren eta kritikaren harrera ona jasoz. Bakarlari gisa ere jardun du bai Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin baita Sevillakoarekin ere.

Irakaskuntza

1987an Katedra plaza lortu zuen Sevillako Goi Mailako Kontserbatorioan eta bederatzi urtez jardun zuen bertan irakasten. 1996tik piano katedraduna da Madrilgo Real Conservatorio Superior de Músican. Tecla Saileko Atalburua ere bada RCSMM.[5]

Hainbat Kontserbatoriotan eman ditu ikastaro magistralak, bai Espainian baita Dresdengo Hochschule für Musik-en, Hungariako Keszthély hiriko udako jaialdietan, Vienako Unibertsitatean, edota Hannover-eko Hochschule für Musik-en, besteak beste.

Hezkuntza doktorea da Madrilgo Unibertsitate Autonomotik [6] eta musika hezkuntzari buruzko kongresuetan parte hartzen du.

Sorkuntza

2003an Presencia escénica ikasgaia sortu zuen [7] interpretazioaren psikologian egin diren azken ikerketen emaitzak aplikatuz.

Epaimahaikide

Nazioarteko zein nazio mailako piano lehiaketetan parte hartzen du epaimahaikide lanetan.[8]

Teknologia berriak

Teknologia berriak erabiliz musika mundua nola alda daitekeen aztertzen den proiektuetan parte hartzen du.[9]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Dos talentos de la música se funden en honor a San Antonio» El Correo 2017-05-05 (Noiz kontsultatua: 2022-01-02).
  2. «Bilbao Iturburu, Pilar - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-02).
  3. (Gaztelaniaz) Cepeda, Pablo. «APA Conservatorio Superior J.C. Arriaga Bilbao - Centro» www.oocities.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-02).
  4. (Gaztelaniaz) Hernandez, Juanan. (2000-10-22). «La Sinfónica de Bilbao abre hoy la Quincena Musical de Durango» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-01-02).
  5. http://rcsmm.eu/estudios/departamentos/departamento-de-tecla/?m=2&s=4&a=72
  6. https://repositorio.uam.es/bitstream/handle/10486/10910/54459_TESIS%20DOCTORAL%20-%20ELENA%20OROBIOGOICOECHEA.pdf
  7. https://es.scribd.com/document/362042049/El-miedo-escenico-un-viejo-conocido-del-musico-Un-desconocido-en-los-conservatorios
  8. http://www.bocm.es/boletin/CM_Orden_BOCM/2018/10/29/BOCM-20181029-8.PDF</nowiki> vocal1 de tribunal de acceso al cuerpo de catedráticos}}
  9. (Gaztelaniaz) «Música y Social Media: el experimento #MusicaySM» Blog David Peralta Alegre 2014-08-03 (Noiz kontsultatua: 2022-01-02).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q59860970
  • Wd Datuak: Q59860970