Eiger
Eiger | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 3.967 m |
Prominentzia | 361 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 46°34′39″N 8°00′19″E / 46.57760753°N 8.00528682°E / 46.57760753; 8.00528682 |
Mendikatea | Jungfrau-Fiescherhorn Group (en) |
Estatu | Suitza |
Suitzako kantonamendua | Berna kantonamendua |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | 1758ko abuztuaren 11a |
Ohiko bidea | Mendebaldeko horma (igoera klasikoa) |
Geologia | |
Material nagusia | kareharri |
Eiger Alpeak mendilerroan dagoen Suitzako mendi bat da. Berna kantonamenduaren hegoaldean kokatzen da eta 2001. urtean Gizateriaren Ondare izendatu zuten Jungfrau-Aletsch-Bietschhorn multzoaren zati da.
Mendiaren iparraldeko aurpegia Grindelwald haranaz gain altxatzen da, eta hegoaldeko aurpegiak berriz Jungfrau-Aletsch eskualderantz begira dago, Alpeetako glaziar handienetako batek estalia.
Lehen igoera
Mendi horren lehenbiziko igoera 1758ko abuztuaren 11n Christian Almer, Peter Bohren suitzar gidariek eta Charles Barrington irlandar mendizaleek mendebaldeko aurpegitik zailtasun handiak gainditu ostean gauzatu zuten.
Iparraldeko aurpegi mitikoa
Iparraldeko aurpegia igotzeko oso zaila denez, alpinismoan eta eskaladan oso ospetsua da eta kondairazko mailara iritsi da. Lorpen hori saiakera, istripu eta heriotza ugariz josita dago. Azkenik, iparraldeko aurpegia igoezina zelako ospea 1938ko ekainaren 2an amaitu zen, egun hartan Anderl Heckmair eta Ludwig Vörg alemaniar mendizaleek, eta Heinrich Harrer eta Fritz Kasparek austriar mendizaleek osatutako laukoteak aurreneko aldiz igo baitzuen.
Gaur egun arte iparraldeko aurpegia anitz istripu eta heriotzaren lekuko izan da, eta alpinismoaren munduan, haren zailtasunaren ondorioz ospe handia du.
Zinema
- The Eiger Sanction (1975)
- Nordwand (2008)
Kanpo estekak
- Eiger bide tenteenetik. Berria.info[Betiko hautsitako esteka]
- Eiger muturrekoa. Berria.info[Betiko hautsitako esteka]
- Datuak: Q4425
- Multimedia: Eiger / Q4425