Edu Zabala Garagartza
Edu Zabala Garagartza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eibar, 1958 (65/66 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Edu Zabala Garagartza (Eibar, 1958 - ) euskal idazlea da. Eibarren jaio arren aspaldian Donostian bizi da. Lanbidez irakaslea da Irungo Txingudi Ikastolan eta zaletasunez idazlea. Gazte-gaztetik hasi zen euskal prentsan kolaborazioak argitaratzen, ipuinak eta artikuluak batez ere. Bere kolaborazioak ohikoak izaten dira Hatsaren Poesian eta Elinberri.eus agerkarietan. Lanbidez irakaslea izan da, gaur jubilatuta badago ere.
Lanak
Ipuin bildumak
- Inauterietan (2004) Euskal inauteriei buruzko ipuin bilduma. Gero-Mensajero argitaletxea.
Eleberriak
- Ezka (2004) Erronkariko almadiei buruzko eleberria. Gero-Mensajero argitaletxea.
- Onddoak, ondo? (2005) Onddo biltzaileei buruzko umorezko eleberria. Gero-Mensajero argitaletxea.
- Aiako (2008) Oiarso aldean kokaturiko eleberri mitologiko-historikoa. Trilogia baten lehen liburua. Hiria argitaletxea.
- Aiako intxixua (2018) Aiako Harrian bizi zen intxixuaren nondik norakoak. Autoedizioa.
Saiakerak
- Inauteria, gizakia naturaren kontra (2015) Inauteriaren oinarri zaharrei buruzko ikerlana. Autoedizioa.
Olerki bildumak
- Zaude (2008) Olerki bilduma. Hiria argitaletxea.
Edizio digitalak
- Inauteria (2018) Ipuin bilduma. Booktegi.eus
- Ezka (2018) Eleberri historikoa. Booktegi.eus
- Onddoak,ondo? (2018) Umorezko eleberria. Booktegi.eus
- Inauteria, gizakia naturaren kontra (2019) Saiakera etnografikoa. Booktegi.eus
Kanpo estekak
- Euskal Idazleen Elkartea [1]
- Armiarma. Literaturaren Zubitegia.[2]
- Elinberri.eus-eko kolaborazioak.[3]
- Booktegi.eus [4]
- Joseba Aurkenerena: Edu Zabala, inauteria eta kaosaren teoria. [5]
- B. Serrano Izko: Aiako. Arruntasunari gorazarre. [6]
- Datuak: Q12256482
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |