Dubravka Ugrešić
Dubravka Ugrešić | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Kutina (en) , 1949ko martxoaren 27a |
Herrialdea | Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista 1963) Herbehereetako Erresuma Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista (1963 - 1991) Kroazia (1991 - 2023) |
Lehen hizkuntza | Kroaziera |
Heriotza | Amsterdam, 2023ko martxoaren 17a (73 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | International Writing Program (en) Zagrebeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | Kroaziera Serbokroaziera nederlandera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, eleberrigilea, haur literaturaren idazlea, saiakeragilea, unibertsitateko irakaslea, idazlea, Erresistentziaren kidea, gidoilaria eta saiakeragilea |
Lantokia(k) | Amsterdam |
Enplegatzailea(k) | Zagrebeko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
dubravkaugresic.com | |
Dubravka Ugrešić (dûbraːʋka ûgreʃit͡ɕ ahoskatua; Kutina, 1949ko martxoaren 27a - Amsterdam, 2023ko martxoaren 17a) idazle kroaziarra izan zen.
"Kultura lazi" ("Gezurren kultura") 1996an argitaratu zuen, eta bere libururik ezagunena izango da ziur aski, politikaren gaineko kritika handia dena eta polemika bizia sortu zuena bere herrialdean.
Bizitza
Literatura Konparatua eta Errusiar Hizkuntza eta Literatura ikasketak egin zituen Zagrebeko Unibertsitatean. 1991ean Jugoslavian gerra hasi zenean, gerraren aurkako jarrera garbia azaldu zuen eta oso kritiko nazionalismo kroaziar eta serbiarrekiko. Ondorioz, bazterketa publikoa jasan zuen, eta ondorioz, Kroaziatk alde egin zuen 1993an. Haren lanak hogeitik gora hizkuntzetara itzuli dituzte. Europako eta Estatu Batuetako hainbat unibertsitatetan aritu da klaseak ematen. [1]
Lanak
- Mali plamen - haurrentzat, 1971
- Filip i Srećica - 1976
- Poza za prozu - 1978
- Nova ruska proza - 1980
- Štefica Cvek u raljama života - 1981
- Život je bajka - 1983
- Forsiranje romana-reke ("Kontzientziaren ibia igaroz"), eleberria, 1988
- Kućni duhovi - 1988
- Mladinska knjiga - 1990
- Američki fikcionar ("Have a Nice Day") - 1993
- Kultura laži ("Gezurren kultura") - 1996
- Muzej bezuvjetne predaje ("Baldintzarik gabeko errendizioaren museoa") - eleberria, 1996
- Zabranjeno citanje ("Eskerrik asko ez irakurtzearren")- 2000
- Ministarstvo boli ("Minaren ministroa") - eleberria, 2004
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo loturak
- (Ingelesez) Webgune ofiziala
- (Ingelesez) Egileari buruz "Complete Review"-n
- (Ingelesez) Volgako Batelarien blogean
Artikulu hau Kroaziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Datuak: Q237416
- Multimedia: Dubravka Ugrešić / Q237416