Dorre (Elortzibar)
Dorre | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Noain Elortzibar |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°44′00″N 1°35′44″W / 42.73333°N 1.59556°W / 42.73333; -1.59556 |
Demografia | |
Biztanleria | 288 (2020: ![]() |
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/91/Dorre_21-4-23.jpg/220px-Dorre_21-4-23.jpg)
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/36/Dorre_2021.jpg/220px-Dorre_2021.jpg)
Dorre Noain Elortzibarko kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, 213 biztanle zituen.
Kokapena
Dorre Noain Elortzibar udalerriaren ekialdean dago, A-21 autobidearen hegoaldean. Herri mugakideak honakoak dira: Imarkoain mendebaldean, Zabalegi ekialdean, Ezperun hegoaldean, eta Zulueta ipar-ekialdean.
Elortz ibaiak zeharkatzen du.
Historia
Dorre, petxa ordaintzen zuen jaurerria izan zen Erdi Aroan. 1835 eta 1845eko udalerrien berregituraketa burutu baino lehen, herria diputatu batek eta herritarren artean aukeratutako erregidore batek zuzentzen zuten.
XIX. mendean 1.200 errealeko zuzkiduradun eskola zeukan. Pixkanaka Iruñerriko hazkunde demografiko eta hirigintzak eragina izan du eta biztanleria etengabe hasi da XXI. mendearen hasieratik.
Demografia eta biztanleria
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
88 | 91 | 106 | 110 | 127 | 137 | 205 | 213 |
Ondarea
- San pedro eliza, Erdi Aroko jatorria duen eliza da. Nabearen zati bat XIII. mendekoa da, eta gainontzekoa XVI. mendean eraiki zuten, kanpaidorrea barne.
- Jauregia, bi dorre dituen XVI. mendeko jauregia, elizarekin batera antzinako eraikinetatik kontserbatzen diren bakarrak.
Ekonomia
Herrigunearen iparraldean kontzejuaren izen bera daraman industrialde txiki bat dago, A-21 autobidearen ondoan kokatua.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- San Pedro kalearen ikuspegia Google Street View-n.
Datuak: Q12256384
Multimedia: Torres de Elorz / Q12256384
![]() | Noain Elortzibarko kontzejuak | ![]() |
---|---|---|
Andrikain · Dorre · Elortz · Ezperun · Gerendiain · Iharnotz · Imarkoain · Noain · Oritz · Otao · Zabalegi · Zulueta |