Daniel Muxika
Daniel Muxika | |
---|---|
(2012) Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1967ko apirilaren 4a (57 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Enrique Múgica |
Ama | Tina Díaz |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, gidoilaria, kazetaria eta errealizadorea |
danielmugica.com | |
Daniel Múgica Díaz (Donostia, Gipuzkoa, 1967ko apirilaren 4a -) gipuzkoar idazlea da. Literaturaz gain, antzerki, telebista eta zinemarako gidoiak idatzi izan ditu.
Enrique Múgica politikariaren semea da.
Biografia
Hamaika urte zituela Madrila joan zen bizitzera. Oso gazterik hasi zen idazten; 1988an idatzi zuen lehenengo eleberria, En los hilos de títere (Txotxongiloaren harietan), eta 1989an Sevillako Ateneo Saria irabazi zuen Uno se vuelve loco (Bat erotu egiten da) lanarekin. 1991n Mar calamidad (Itsaso zorigaitza) kontakizun-liburua argitaratu zuen. 1993an antzerki-lan bat, La habitación escondida (Gela ezkutatua), eta La habitación que faltaba (Falta zen gela) eleberria argitaratu zituen. Gazteentzako idatzi dituen lanen artean aipagarriak dira: La bici Cleta (1994), Alba y el laberinto de las sombras (1995, Alba eta itzalen labirintoa), Alba y el recaudador de aguas (1995, Alba eta ur zerga-biltzailea), Alba y la maldición gamada (1995, Alba eta madarikazio gamatua) eta Alba y los cazadores de arañas (1995, Alba eta armiarma-ehiztariak). 1998an Corazón negro (Bihotz beltza) eleberria argitaratu zuen.
Sariak
- Ateneo de Sevilla Saria ("Uno se vuelve loco" eleberriagatik).
- Jaén Saria ("La dulzura" eleberriagatik).
- Menorcako nazioarteko zinemaldia. Publikoaren Saria. "Vientos de mal" pelikulagatik. 1999.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
- Euskal Herriko idazle erdaldunak
Kanpo estekak
- Datuak: Q20165610
- Multimedia: Daniel Múgica / Q20165610