Cicindela campestris
Cicindela campestris | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Cicindelidae |
Leinua | Cicindelini |
Generoa | Cicindela |
Espeziea | Cicindela campestris Linnaeus, 1758 |
Cicindela campestris | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Cicindelidae |
Leinua | Cicindelini |
Generoa | Cicindela |
Espeziea | Cicindela campestris Linnaeus, 1758 |
Cicindela Campestris kakalardo espezie bat da, Carabidae familiakoa, zientziarako Lineok 1758an deskribatu zuena[1]. Finlandia hegoaldetik Iberiar penintsularaino aurkitzen dira nagusiki[2], Euskal Herrian ere bai[3].
Deskribapena
12-15 mm arteko luzera du eta toraxa beta elitroak berdeak ditu. Berde tonoa iluna edo argia izan daiteke, gama zabal batean, eta eguzki argitan iridiszentzia azaltzen du. Krema koloreko puntu ugari ditu elitroetan, nabarmenenak erdi-atzealdean[4]. Hankak marroiak dira eta ile zurixkak dituzte. Begiak beltzak dira. Antena luze zuzenak ditu.
Habitata
Lurzoru lehorretan bizi da. Hanka luze horiekin azkar egiten du korrika, 60 cm segundoko, eta hegan ere azkar egiteko gai da.
Elikadura
Kakalardo haragijalea da eta intsektutaz elikatzen da. Lokatzetan hainbat cm-tako zuloa egiten du eta zain egoten da intsekturen bat tranpan erortzeko. Baraila indartsuak ditu erasotzeko[5].
Bizi zikloa
Ale helduak maiatzetik urrira ikusten dira. Emeak arrautzak jartzen ditu eta handik jaiotzen dira beldarrak. Zurixkak dira eta buru beltz handia dute. Hauek ere baraila indartsuak dituzte eta harrapariak dira[5]. Helduek bezala zuloa egiten dute eta han gordetzen dira.
Ekologia
Cicindela campestris kakalardotik Entomoplasma freundtii bakterioa isolatu da[6].
Iruditegia
- Cicindela campestris hosto lehorraren gainean.
- Burua eta barailak.
- Beldarra.
- Beldarra zuloan (ilustrazioa).
Erreferentziak
- ↑ ondrej.zicha(at)gmail.com, Ondrej Zicha;. «BioLib: Biological library» www.biolib.cz (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ «Green tiger beetle maps - Encyclopedia of Life» eol.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cicindela campestre, Cicindela campestris (Coleoptera, Carabidae)» El desinsectador y desratizador 2017-05-03 (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Cicindela campestris – El medi natural del Bages i del Moianès. (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ TULLY, JOSEPH G.; WHITCOMB, ROBERT F.; HACKETT, KEVIN J.; WILLIAMSON, DAVID L.; LAIGRET, FREDERIC; CARLE, PATRICIA; BOVÉ, JOSEPH M.; HENEGAR, ROBERTA B. et al.. (1998). «Entomoplasma freundtii sp. nov., a new species from a green tiger beetle (Coleoptera: Cicindelidae)» International Journal of Systematic and Evolutionary Microbiology 48 (4): 1197–1204. doi:10.1099/00207713-48-4-1197. ISSN 1466-5034. (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
Kanpo estekak
- Datuak: Q717055
- Multimedia: Cicindela campestris / Q717055
- Espezieak: Cicindela campestris