Charles Willard Moore
Charles Willard Moore | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Benton Harbor, 1925eko urriaren 31 |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Austin |
Heriotza | Austin, 1993ko abenduaren 16a (68 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Michigango Unibertsitatea 1947) Bachelor of Architecture (en) Princeton University School of Architecture (en) 1957) Doktoretza : arkitektura |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn Texasko Unibertsitatea Austinen Yale Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Mugimendua | arkitektura postmodernoa |
Charles Willard Moore (Benton Harbor, Michigan, AEB, 1925eko urriaren 31 – Austin, Texas, AEB, 1993ko abenduaren 16a) estatubatuar arkitektoa izan zen.
Biografia
Arkitektura Michiganeko Unibertsitatean ikasi zuen, eta 1957an filosofiako doktoregoa lortu zuen Princetoneko Unibertsitatean. 1991n Moore-Anderson architects sortu zuen. Robert Venturi, Romualdo Giurgola, Turnbull, Esherick, eta abarrek osatutako arkitekto belaunaldikoa da Moore.
Bizitasuna da arkitekto horien guztien ezaugarrietako bat. Moore artista jantzia zen, sentiberatasun handikoa; haren lanen artean aipatzekoak dira Orindo etxea (Kalifornia, 1962), piramide-itxurako sabaia duena, eta urte horretan bertan egin zuen merkataritza eraikina. Sonomako (Kalifornia) konderriko zurezko etxeak (1963-1965) eta Sea Ranch kirol-elkartea garai horretako arkitekturaren beste bi adibide dira, zeinetan maisutasun handiz txertatzen duen eraikina paisaiaren barruan. Aipagarriak ditu bestalde: Santa Cruzeko Unibertsitateko Kresge College (1966-1974); Berlingo Tegel Harbor Housing (1980-1987), etxebizitza saila eta denbora librerako guneak Berlingo kaian; Rancho de Santa Feko Jaiokundeko eliza (Kalifornia, 1990). 1977-1979 urteen bitartean New Orleanseko Piazza d´Italia egin zuen, hizkuntza postmodernoaren oinarritzat hartzen dena.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Willard Moore |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Datuak: Q1066442
- Multimedia: Charles Willard Moore / Q1066442