Charles Brockden Brown (Filadelfia, AEB, 1771ko urtarrilaren 17a - Filadelfia, AEB, 1810eko otsailaren 22a) Estatu Batuetako eleberrigilea izan zen.
Biografia
Godwin eta Condorcet idazleen eragin handia izan zuen. Hauek dira lan aipagarriak: The dialogue of Alcuin (1797, Alcuinen elkarrizketa, emakumezkoen eskubideen aldeko lana), Wieland (1798), Ormond or the secret witness (1799, Ormond edo lekuko ezkutua), Arthur Mervyn (1800-1801), Edgar Huntly (1800) eta Clara Howard and Jane Talbot (1801).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Brockden Brown ![Aldatu lotura Wikidatan](//upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/63/Arbcom_ru_editing.svg/12px-Arbcom_ru_editing.svg.png) |