Chapultepec
Chapultepec | |
---|---|
Mexiko Hiria | |
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Mexiko |
Federative entity of Mexico | Mexiko Hiria |
Territorial demarcation of Mexico City | Miguel Hidalgo |
Koordenatuak | 19°24′47″N 99°11′52″W / 19.413055555556°N 99.197777777778°W / 19.413055555556; -99.197777777778 |
Kontaktua | |
Helbidea | Av. Paseo de la Reforma |
Chapultepec edo Chapultepec basoa Mexiko Hiriko Miguel Hidalgo alkatetzan dagoen parke hiritarra da. Mendebaldeko hemisferioan handiena da, 810 ha-ko azalera baitu. Mexikoko gune turistiko garrantzitsuenetako batzuk hartzen ditu, hala nola Antropologia Museo Nazionala.[1] Hiru laku artifizial, kirolguneak eta iturri ugari ditu. Horregatik guztiagatik, hirian turistek gehien bisitatzen duten tokietako bat da. Giza okupazioaren antzinatasuna dela eta, basoa gune arkeologiko izendatu zuten, eta aztarna historiko ugari ditu; lau mila objektu arkeologiko inguru aurkitu dira, eta 2001az geroztik Mexikon Gizateriaren Ondare izateko hautagai diren ondasunen zerrendan dago.
Chapultepec leku berezia izan da beti mexikarrentzat. Aztekek 1200. hamarkadan Mexiko iparraldetik iritsi zirenean, aldi baterako inguru horretan egokitu ziren.[2]
Etimologia
Chapultepec nahuatletik dator. Hiru zatiz osatuta dago: “chapolin”, “matxinsaltoa” euskaraz, + “tepetl”, “mendia” esan nahi duena, + “c” atzizki lokatiboa, beraz, euskaraz, “Matrinsaltoen mendia” da.[3]
Leku interesgarriak
Parkea hiru sailetan antolatuta dago:
- Doloresko Panteoi Zibila,
- Polanco eta
- Tacubaya
Doloresko Panteoi Zibila
Monumentuak
- Moctezumako Ahuehuete
- Aberriari Aldarea
- José Martíri eskainitako monumentua
- Haur Heroi eskainitako Obeliskoa
- Lehoien Atea
- Monumentu-harmaila
- Haurrentzat planeta hobe baten aldeko itxaropena
Museoak
- Chapultepec gaztelua /Historia Museo Nazionala
- Mexikoko Arte Modernoaren Museoa
- Barraskilo Museoa
- Mexikoko Antropologia Museoa
- Tamayo Arte Garaikidearen Museoa
- Lekuaren Museoa eta Bisitarien Arrera Zentroa
Kultura lekuak
- Audiorama
- Auditorium
- Juan José Arreola Aintzira-etxea
- Herriaren Kioskoa
- Quinta Colorada
Iturriak
- Nezahualcóyotl iturria
- Senargaien iturria
- Iturrri Apaingarria
- On Kixoteren iturria
- Tenplantzako iturria
- Igelen iturria
Beste lekuak
- Zoologikoa
Polanco
Museoak
- Papalote Haurraren Museoa
- MUTEC Museo Teknologikoa
- Mexikoko Historia Naturalaren Museoa
Iturriak
- Uraren Mitoa
- Tláloc iturria
Beste lekuak
- Chapultepeceko azoka
- Carcamo de Dolores
Polanco
- Orquesta de los Animalitos foroa
- Cri cri iturria
- Alfonso Reyes antzokia
- Lienzo Charro de Constituyentes
- Pertsona Ospetsuen Biribilgunea
Iruditegia
- Sarrera bat.
- Chapultepec gaztelua.
- Aintziraren etxea.
- Nezahualcóyotl iturria.
- Lorategi botanikoa.
- Parkearen irudi bat.
Erreferentziak
- ↑ https://web.archive.org/web/20131029201240/http://www.chapultepec.org.mx/web2010/chapultepec/historia/historia.php
- ↑ https://web.archive.org/web/20210219164723/https://www.youtube.com/watch?v=v7C8wi-h3QE
- ↑ Jacqueline de Durand-Forest, Danièle Dehouve eta Éric Roulet, Parlons nahuatl. La langue des Aztèques, L'Harmattan, 1999, 282. or.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Parkearen webgune ofiziala.
- Datuak: Q523194
- Multimedia: Chapultepec Park / Q523194