Carvalho Euskadin

Carvalho Euskadin
Datuak
Idazlea (2023)
Argitaratze-data2023ko azaroan
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaCarvalho Euskadin
HerrialdeaEuskal Herria
Orrialdeak292
ISBN84 19750 14 7 978 84 19750 14 7
Euskaraz
IzenburuaCarvalho Euskadin
Manuel Vázquez Montalbánen estiloa imitatu du Joan Alonsok eleberri honetan.

Carvalho Euskadin liburua 2023.urtean kaleratu zuen Jon Alonsok.[1] Egitura aldetik nobela beltzarena du. Argumentua Manuel Vázquez Montalbáni berezko omenaldia da. Horretarako bere pertsonaia karismatikoa erabiliko du idazle nafarrak. 2023ko Durangoko azokan aurkeztu zen lana.[2] Oihana Azkueren hitzetan "Metaliteratura jolas bat proposatzen digu Jon Alonsok bere azken eleberrian".[3]

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Jon Alonsok bi nobela harilkatu ditu argitaratu berri duen liburuan, eta, modu horretan, Enekoitz Ramirez 'Lanbas' pertsonaia eta Manuel Vazquez Montalbanek sortutako Pepe Carvalho detektibea gurutzatuko dira fikzioan.[4] Berez, bi argumentu nahasten dira eleberriak. Batetik, Iruñean, 2016. urtean gaude. Gobernu autonomiko berriak goi mailako kultur jardunaldi bat antolatu du, eta Sanchez Godin intelektual ospetsua ezusteko bat ematekoa da bertan: Manuel Vázquez Montalbánen nobela argitaragabe bat agertu da, Carvalho Euskadin izenburukoa. Nobela, ordea, bat-batean desagertko du, eta Jon Alonsoren protagonista ezagunaren, Enekoitz Ramirez Lanbasen, esku geldituko da kasua. Bestetik, Bartzelonan, 2003an, Pepe Carvalho detektibea La Ramblari begira dago, Guadalupe Agirre euskal enpresari handienetako baten enkargua jaso duenean: 1982an desagertu zen Kokotxa militantearen neska-laguna aurkitzea. Ordainsari altua eskainiko dionez, aurrera egitea erabakiko du Carvalhok, giro arraro baten erditik: esan gabekoak, paper misteriotsuak, jarraipenak...

Bi istoria batean harilkatu ditu Jon Alonsok, hari beltzez harilkatu ere, Euskal Herriko politika, janariaren zeremonia, historia hurbila eta literatur munduaren argi-ilunak lotuz. Thriller baten eskemarekin Joan Alonso Euskal Herriko errealitate desberdinak azalduko eta kritikatuko ditu.[5]

Azken kapituluan Alonsok euskaldunen presentzia Vázquez Montalbanen liburuetan aztertzen du, ohar interesgarriak azalduz.

Edukia

Joan Alonsok liburu honetan maisuki imitatu egin du Vázquez Montalbanen estiloa. Nolabait, Carvalho Euskadin eleberriak idazle katalaneren kontakizunen estiloa eta ezaugarriak jasotzen ditu, baita ere haren ezaugarri nagusiak.

Azala Joseba Larratxerena da.

Erreferentziak

  1. A. Gurrutxaga, Berria, 2016-01-31n. [1]
  2. https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/-/evento/2023/12/09/durangoko-azoka-2023-jon-alonso-carvalho-euskadin-presentacion-del-libro/
  3. https://irratia.naiz.eus/eu/info_irratia/20240228/carvalho-euskadin-nobela-bat-nobela-baten-baitan
  4. https://www.berria.eus/kultura/carvalho-euskadin_1345073_102.html
  5. https://www.txalaparta.eus/es/libros/carvalho-euskadin

Kanpo estekak

  • Liburuaren bertsio digitala.
  • Joan Alonsorekin elkarrizketa ETBko Artefaktua saioan.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q127420953
  • Wd Datuak: Q127420953