Côte d'Argent
Côte d'Argent[1] («Zilar Kosta») Frantziako hego-mendebaldean dagoen itsasbazter luze bat da. Girondako estuarioan hasi eta Gaskoiniako Landetan zehar luzaturik Euskal Herriko kostan amaitzen da. Hots, kosta horren iparraldeko muga Garona ibaiaren itsasoratzea da; eta hegoaldeko muga, aldiz, Atturri ibaiaren itsasoratzea.
Côte d'Argenten Europako baso handienetako bat dago. Baso hori XIX. mendean landatutako pinuek osatzen dute ia osorik.
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindiko Exonomastika Batzordea: «Kosten izenak», Euskera, LII, 2007, 3.
Ikus gainera
- Gaskoiniako Landak
Kanpo estekak
- Datuak: Q1150954
- Multimedia: Côte d'Argent / Q1150954