Burtzikari
Burtzikaria[1] zezenak zaldi gainetik hiltzen dituen toreatzailea da. Tauromakiaren hastapenei eta ohitura zaharrenari lotuta dago, garai hartan estilo hori baitzen zezenketa-ikuskizunaren erdigunea.
Izena burtzin,[2] burtzi[3] edo burtziri[4] hitzetik datorkio, zezenaren bizkarrean oihalezko eta kolorezko apaingarriak zaztatzeko erabiltzen zen metalezko punta eta 1-1,5 m luzera duen lantza antzeko tresnatik, burdinezko ziritik.
Erreferentziak
- ↑ Fundazioa, Elhuyar. «burtzikari» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
- ↑ «OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
- ↑ «OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
- ↑ «- OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
Kanpo estekak
- Datuak: Q2376278
- Multimedia: Rejoneadores / Q2376278